HAR EZAZU PARTE

Orrialde honetan parte hartzeko tarte bat eskaini nahi dizuegu Bizkaia Maitea aldizkariaren irakurle guztioi. Bidali iezazkiguzu gutunak, argazkiak, olerkiak edo iruzkinak Bizkaia Maitea aldizkarira. Helbidea: Rekalde zumarkalea 30, 48009 Bilbo.

bizkaiamaitea.aldizkaria@bizkaia.eus

Ez da ipuina, plangintza eta borondatea baizik

Aurreko zenbakiko Aitorren gutuna irakurtzeko plazera izan nuen. Eta pozten naiz BIZKAIA MAITEAn gero eta gehiago agertzen direlako mugikortasun, osasun eta bizikleta gaiak. Neuk ere hartu nuen parte «30 egun bizikletaz» kanpainan, eta horrek lagundu zidan egunero bizikletaz ibitzearen onurak berresten.

Aurreko zenbakian argitaratutakoaren harira, neuk ere bizikletari lotutako berri «sinesgaitza» partekatu nahi dut. Izan ere, dokumentatua egon izan ez balitz irreala emango luke: «Eguzki-plaken autopista batek, elektrizitatea sortzeaz gain, bizikletaz doazenak bideratu eta babestuko ditu». Zer deritzozue?

Bada egia da! Argazkia erantsi dizuet (eta bideoa bertsio digitalerako; dena dela youtuben ere ikus daiteke: autopista da, bai, baina lehen planoan entzuten den zarata filmatzen ari den dronak sortzen du).

Azken finean, Daejeon eta Sejong lotzen dituen autopista (Seul Hego Koreako hiriburutik hegoaldera 2-3 ordutara dauden bi hiri) «bizikletetarako autopista» izan liteke. Erdialdean bi norabideko pista dauka, txirrindularientzat bakarrik. Gainera, segurtasunez ibiliko dira, autoetatik bereizita daudelako. Horrez gain, eguzki-panelez egindako sabaiak estaltzen du txirrindularientzako bide osoa (adi irakurri!), bi hirien arteko 32 km-ko luzera, eta horrek beroarekin edo euripean ibiltzea errazten du.

Ez da zientzia fikzioa, borondatea eta plangintza da! Halakoak dira txirrindularientzako bestelako eguzki-azpiegitura batzuk, esaterako «SolaRoad» (Krommenie, Herbehereak) edo «Starpath», Christ´s Pieces izeneko parkean (Cambridge, Ingalaterra). Nahi baduzue, beste batean ekimen «sinesgaitz» horiez hitz egingo dizuet.

Eta hori guztia benetakoa bada… nola ez da posiblea izango zerbait xumeagoa baina aldi berean praktikoagoa Bilbo eta Bizkairako, adibidez, bizikletaz seguruago mugitu ahal izatea bidegorri eta kale lasaien sare zabal eta seguruaren bitartez? Bilbokoak gara ala ez! BORONDATEA ETA PLANGINTZA.

Leire González Aldecoa

Bilbo

  • Tamaina: 17.101KB

Muhimu, benetako garrantzia duten istorioak

BIZKAIA MAITEAk eguna alaitzen dit jasotzen dudan bakoitzean. Atalka irakurtzen dut, patxadaz, eta egun batzuetan zehar. Gutxika-gutxika irenstea gustatzen zait. Eta Ziberingurumena ataleko web helbideak ezagutzeko sartzen naiz. Haietatik asko ikasten dut eta, aldi berean, BIZKAIA MAITEArekin partekatu nahi dut atal horretarako hautagaia den webgunea: «www.muhimu.es». Oso gustukoa dut eduki teknikoa publiko orokorrarentzat erakargarriago egiteko erronka. Eta nire ustez, web honek lortzen du. Bisitatzera animatzen zaituztet.

Adibidez: «Ehun pertsona munduan». Nola izango litzateke mundua bertan ehun pertsona biziko balira? 51 hirian biziko lirateke, eta 23k ez lukete etxerik edukiko. 21 lagunek gehiegizko pisua izango lukete, 15ek desnutrizioa eta 1 gosez hiltzen egongo litzateke. Bakarrik 7k izango lukete goi mailako heziketa, eta bakarrik 30ek Interneterako sarbidea. 48 lagunek ez lukete adierazpen-askatasunik, 20k baliabide energetikoen %80a kontsumituko lukete, eta beste 80 lagunek gainerako %20a. 24k ez lukete elektrizitaterik edukiko, eta 12k txineraz egingo lukete, beste datu askoren artean. Bada, dagoeneko datuak benetako populaziora aldatu ahal ditugu; izan ere, 2015ean 7.324.782.000 lagun gara. Uff!! Beldurra eta kezka sortzen du, ala ez?

Yolanda Martín Izagirre

Barakaldo