HAR EZAZU PARTE

Orrialde honetan parte hartzeko tarte bat eskaini nahi dizuegu Bizkaia Maitea aldizkariaren irakurle guztioi. Bidali iezazkiguzu gutunak, argazkiak, olerkiak edo iruzkinak Bizkaia Maitea aldizkarira. Helbidea: Rekalde zumarkalea 30, 48009 Bilbo.

bizkaiamaitea.aldizkaria@bizkaia.eus

Parisen ondoren, hirien txanda da

Aldaketa Klimatikoari buruzko Pariseko Akordioan Estatu guztiek aho batez adostutako lorpenak 4 puntutan laburtzekotan, ondoko hauek izango lirateke: 1. Karbono gutxi erabiliko lukeen ekonomiarako trantsizioari hasiera emateko premiaren aitorpen globala. 2. Garatzeko bidean dauden eta garatutako herrialdeen arteko ardura bereizia, eta bakoitzaren gaitasunen arabera hartu beharreko konpromisoa. 3. Finantzazioa eta eskuragarri egon behar duen garapen teknologikoa. 4. Konbentzioko kide izan gabe ere, beste kolektibo edo talde batzuen protagonismo nabarmenaren aitorpena, ezinbestekoak direnak klima aldaketari aurre egiteko; horien artean, gizarte zibila, sektore pribatua, finantza erakundeak, hiriak eta nazio mailatik beherako beste agintari batzuk.

Azken puntu hori nabarmendu nahiko nuke, lorpen nagusietako bat izan baita. Horrela, eremu politikotik, C40ko kideak diren 25 mega hiritako alkateek konpromisoa hartu dute «zero karbono» gizarte baterantz jotzeko politikak diseinatzeko, mendearen erdi alderako (Earth Statement). Horiekin batera, munduko 400 alkatek baino gehiagok konpromisoa hartu dute «Compact of Mayors» plataformaren bidez beren isurketak murrizteko, 2030erako. Nazio mailatik beherako gobernuak eta lurraldeak batu zituen beste eszenatoki batean (The Compact of States and Regions), lurralde mailako 57 liderrek konpromisoa hartu zuten isurketak %80 murrizteko, 2050. urterako.

Azken batean, Parisen hartutako konpromisoen bidez, hiriak Akordio berria betetzeko tresna bihurtu dira. Tokikoaren txanda iritsi da, beraz, eta aldaketa klimatikoan egiteko nagusia hartzeko garaia. Eraikitzeko bide luzea dago. Ekin diezaiogun.

Ibon Hormaeche

  • Tamaina: 469KB

Munduko dokumenturik garrantzitsuena

«Asko maite zaitut, Manolo, oraintxe bertan utziko nizkizuke hogei ogerleko». Luis Carandellek «Vivir en Madrid»-en jasotzen duen elkarrizketa klasiko honek ondo definitzen du Pariseko COP21eko azken emaitza. Manoloren partez gure Planeta jarri eta hogei ogerlekoren ordez tenperatura bi gradutik gora igoko ez delako promesa eta kito. Handia edo txikia da horren sentitua den promes hori?

Aldaketa klimatikoari buruzko nazioarteko konpromisoen zientziak doktoreak izan baditu, baina azken dokumentutik hainbat gauza ondorioztatzen dira, itxaropentsuak oro har:

Alderik negatiboena da beroak bi gradutik gora ez egiteko bidearen inguruan ez dela ia ezer esaten: ez dira ezarri erregai fosilen erabileraren murrizpenerako helburuak, atea ireki zaio karbonoaren bahiketa erabiltzeari, eta berdin mantentzen da CO2 isurtzeko eskubideen gaur egungo merkatu ez eraginkorra.

Baina, oro har, COP21eko emaitza oso ona da, eta denek dakigu kultura-inflexio puntu bat izango dela klima aldaketaren auzi horretan. Hemendik aurrera zailagoa izango da «kalentologo» batzuen irudimenaren emaitza bailitzan mespretxatzea.

José Mª Gonzalez
Vida Sostenible Fundazioa