Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak
Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak
Presazelai zabalgunea Otxandioko udalerrian kokatuta dago eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko sailak kudeatzen du.
Zabalguneak inguruetan eraikitako urtegitik hartu du izena, eta urtegiaren helburua Mekoleta errotara ura eramatea zen. Pagadi motz zabalaren babesean, Presazelai Urkiola ibaiaren ertzean kokatuta dago, eta bertako urak, berriz, Durangaldeko mendietatik eta erreka batzuetatik datoz; horrenbestez, zurezko zubitxoak ipini dira eta horiek itxura berezia ematen diote lekuari.
Oharra
Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.