Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

La Choza iturria

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

La Choza iturriaren zabalgunea Urduña-Orduñako udalerrian kokatuta dago eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurumen Naturala Zaintzeko Sailak kudeatzen du. 

Urduña-Orduñatik BI-4532 errepidea hartuko dugu; hori, Antiguako Ama Birjinaren santutegiaren ondotik igarota, Lendoño Goitia eta Lendoño Beitia herrixketarantz doa. La Teta iturriaren zabalgunea  atzean utzita, gain txiki batera helduko gara eta bertan bidegurutzea dago. Ezkerretara hartuko dugu, Lendoño Goitiarantz, eta La Choza iturriaren jolas-eremua aurkituko dugu berehala, Urduñatik bi kilometrora.
 
Fuente de la Choza zabalgunearen argazkia

Ekipamenduak


  • Aparkalekua

  • Edateko uren iturria

  • Edukiontziak

  • 14
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • Ikuspegi panoramikoa

  • 34
    Mahai kopurua

Oharrak

Zabalgunea  inguruetatik garraiatuta dago, Garobel mendilerroaren oinean dagoen zona zabal batean, Bedarbide eta Solaiera mendien artean, eta edertasun ikusgarriko inguru zoragarrian integraturik dago.

Errepidearen eskuinetara, muino txiki bat dago, eta bertan mahaiak eta erretegiak aurkituko ditugu, basoko pinu talde baten gerizpean. Leku horretatik, Lendoño Bekoa herrixkaren ikuspegi onak daude.
 
Iturriaren ondoan, errepidearen beste aldean, "zelaien goialdea" trikuharria dago eta horrek oraindik ere alboko euskarriak ditu. Iturriaren eta trikuharriaren artean, legarrezko bide bat hasten da; horrek, hirurehun eta berrogeita hamar metroren ostean, mahai eta erretegi talde txiki baten ondoan utziko gaitu, La Choza iturriaren inguruan.
 
Eremuko gune nagusia aurkitzeko, errepidera itzuli eta Lendoño Goitiarantz jarraituko dugu. Handik gutxira, mahaiak eta erretegiak ikusiko ditugu eremu belartsu batean, bidearen alde bietan, erkameztiaren gerizpean.

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora