Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Lagako Dunak

Gizakiaren Arrastoa

Gizakiaren Arrastoa

Bizitegi-guneak eraiki eta handitzeak, turismoak eta harea kargatzeko itsasertzaren gaitasunak eragin dute kostaldeko azalera gero eta estuagoa izatea, eta, horren ondorioz, duna-sistemaren hedadura txikia da. 
 
Beraz, Bizkaian ekosistema-mota hori daukagu Muskizeko Arena hondartzan, Gorlizen eta Ibarrangeluko Laga hondartzan.
 
Dunen gune horiek desagertzeko zorian daude euskal itsasertz osoan. Leheneratu ziren 2000. urtean abiatutako berreskuratze-proiektu bati esker. Duna horiek hondartza babestu eta sendotzen dute eta, gainera, hondartza naturalen xarma ematen diote.

Hauek izan ziren garatutako ekintzak:

  1. Sarbideak diseinatu: pertsonen joan-etorriengatik sistemaren egonkortasuna pixkanaka galtzen ari zenez, eremua babestea erabaki zen; horretarako, barruko zenbait bide eraiki ziren, hondartzara kontrolik gabeko sarrerak saihesteko. Halaber, informazio eta sentsibilizazio taulak jarri ziren, inguru horretan burututako ekintzak ezagutzera emateko.
  2. Dunen egiturak babestu: herritarren sarbideak babestu ziren, dunetako landareek beren optimoa lor zezaten eta errazago hazi eta zabal zitezen. Ekimen hori, batez ere, enbrionarioak deritzen dunak egonkortzeko bideratuta zegoen. Izan ere, hondartzako mugetatik hurbilago zeudenez, gehiago sufritzen zuten turismoaren presioa.
  3. Duna birsortu: babesteko neurriak gauzatuta, harea-kaptadoreak sartu eta dunetako milaka landare landatu ziren. Dunaren morfologia bereziak bertako landaredia baldintzatzen du. Duna mugikorreko nahiz duna finkoko landareak oso arraroak dira; hala ere, duna enbrionarioetako espezie batzuek Euskal Herri osoko populaziorik handiena dute hemen.
  4. Informatu eta zabaldu: interpretazio-taulak jarri dira, desagertzeko zorian dauden sistema hauen garrantzia ezagutarazteko eta zaindu behar direla sentsibilizatzeko.
Lagako hondartzaren argazkia

Oharrak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko Gernika-Ibarrangelu (A-3526) linea; geralekuak Laidako hondartzan eta kanpinean.
Ferrya: Udan, ferry batek Mundaka eta Sukarrietarekin lotzen du Laida. Hemendik Lagako hondartzara aldez aurretik aipatutako autobusa erabiliz ailega daiteke.
 
ERREPIDEZ
Laidako hondartza Bilbotik 40 km-ra dago. Gautegiz Arteaga eta Ibarrangelu lotzen dituen BI-3234 errepidetik sartzen da. 

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora