Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Ibaizabal bokalea

Gizakiaren Arrastoa

Gizakiaren Arrastoa

Antzina Bilboko Itsasadarra Kantauriko kostaldeko estuariorik zabalena zen, baina berehala hasi ziren txikiagotzen, bertako lurretan betelanak eginez; 1885. urterako burututa zegoen itsas ubide soila eratzeko obra. Dikeak eraiki zituzten, eta ubide hori mareen arteko guneetatik isolatu eta horren ibilbide naturala aldatu zuten, horrela, kanal nabigagarria egin eta Bilboko hiria itsaso zabalarekin komunikatzeko. Egindako kalkuluen arabera, gizakien okupazio horren bitartez galdutako estuario-azalera osoa 1.000 hektarea ingurukoa izan zen.

Lehen industria siderurgikoa 1854an eraiki zen itsasadarrean. Harrezkeroztik, estuarioak hainbat hondakin jaso ditu inguruan hazi diren meategi, industria eta hirietatik. Aurreko hamarkadetan, disolbatutako oxigeno gutxi eta materia organiko eta substantzia kutsagarri asko zituzten bertako urek eta sedimentuek. Beraz, kostalde hori Europako gunerik degradatuenetako bat bilakatu zen.

Gaur egun, industri eraispenaren ondorioz eta ingurumena hobetzeko duela 30 urte hasitako plan estrategikoari esker, fluido kutsagarriak bildu eta tratatzeko neurriak hartu dira, eta egoerak nabarmen egin du hobera.

Ibaizabal bokaleko irudia airetik

Oharrak

GARRAIO PUBLIKOA

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora