Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Sopela

Denboraren Arrastoak

Denboraren Arrastoak

Kantauriko itsasertzean kokatutako udalerria da Sopelana, kostalde ederra eta muino berdeak dituena. Halaber, interes zientifiko berezia dauka, bertako arroketan “K/T muga” izenekoa dagoelako; hau da, meteorito baten erorketaren eraginez, kanpoko espaziotik etorritako iridio ugari daukan haitz-geruza, horrek adierazten baitu Kretazeo aroaren eta Dinosauroen garaiaren amaiera.

Jakin-min bizia sortu du horrek, eta mundu osoko geologoak Sopelako kostaldera etortzen dira aztertu ahal izateko. Bestalde, aipatzekoa da Barinatxe hondartza. Urbanizatu gabeko hondartza handia da, urre-koloreko harea finez osatua. Hondartza honek ondoko ezaugarriak ditu: haizetsua da, olatu indartsuak ditu eta okupazio handia; landarez betetako itsaslabar altu baten ondoan dago, eta belardiz eta ortuz inguratuta.

Gaur arte deskribatutakoen artean, Barinatxekoa da Behe Eozenoko arroaren hondoko sekziorik handienetako bat. Erregistro paleontologiko bikaina duenez, oso egokia da fosil multzo askoren eboluzio-joerak dokumentatzeko, Eozenoaren oinarritik Erdi Eozenoraino.

Sopelako ikuspegia

Oharrak

GARRAIO PUBLIKOA
Metroa: Larrabasterrakoa da gertuen dagoen geltokia (Etxebarri-Larrabasterra eta Etxebarri-Plentzia lineak).
Autobusa: Bizkaibusek autobus-zerbitzua eskaintzen du Larrabasterraraino (A3451 linea: Areeta-Armintza). Udaldian, Sopelbus izeneko autobus-zerbitzua jartzen du martxan Sopelako udalak.
ERREPIDEZ
Bilbotik, autobia hartu Getxorantz eta BI-634 errepidetik jarraitu.
Txorierriko autobiatik, Mungiarantz jarraitu eta BI-2120 errepidea hartu.
Bilbotik, A-8a edo N-637a har dezakegu (azken errepide hori, Artxandako tunelen bitartez), Getxoko norabidean. Horrela, bi bide hauetatik, BI-637 errepidearekin lotuko dugu (La Avanzada errepidea). Behin Getxora helduta, Uribe-Kostako korridoreak Sopelaraino eramango gaitu. Hondartza Larrabasterratik doan malda baten amaieran dago.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora