Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Urdaibaiko padura

Itsasertzeko Ekosistemak

Itsasertzeko Ekosistemak

Urdaibaiko itsasertzak eta paduretako inguruneak kontserbazio egoera ona dauka, gizakien jardueren eragina nabarmena bada ere.

Gune horretako itsasertza Arbolitzetik Matxitxako lurmuturreraino zabaltzen da, Izaro uhartea barne, eta paisaiaren erliebea malkartsua eta harritsua da.

Estuarioaren barnealderantz, kostaldeko diapiro eredu eder baten gainean, padura eremuak daude. Hedadura handiko padurak (600 ha.) dira eta kontserbazio egoera ona dute. Mareen eragina 12 km-tan zehar zabaltzen da, Mundakako bokaletik Gernikaraino, eta uren gazitasun maila pixkanaka aldatuz doa. Arro horretan urpean gelditzen den uharka oso zabala denez, era askotako paisaia joria eratu da, uharte txiki, ubide, meandro eta hondartzekin. Une bakoitzeko ikuspegia itsasaldiaren araberakoa da; horregatik, paisaia-mota ugari sortzeko bidea ematen du.

Beraz, Urdaibaiko paduretan ugariak dira uretako ekosistemak; gainera, ibilbide migratzaileei dagokienez kokaleku egokia dute, eta euskal kostaldean horrelako ingurune gutxi daudenez, hainbat hegazti elkartzen dira bertan, batez ere migrazio garaian eta hotzaldietan. Inguruneko aniztasuna eta kalitatea bat datoz bisitatzen duten hegaztien aniztasunarekin. Eginkizun hori dela eta, nazioarteko aitorpena lortu zuen, UNESCOren biosfera erreserba eta Ramsar hitzarmenaren nazioarteko hezegune gisa. Halaber, Natura 2000 Sarean sartu dute, Garrantzi Komunitarioko Leku (GKL) eta Hegaztien Babes Bereziko Eremu (HBBE) bezala.

Urdaibaiko paduren airetiko irudia

Oharrak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibusen 3515 linea asteburuetan orduro irteten da, Abandotik eta Zabalburu plazatik, eta Madariaga Dorretik metro gutxira uzten zaitu.
Trena: Bilbo-Bermeo linea, Atxuri edo Boluetatik irten eta San Kristobalen jaitsi (Busturia).
ERREPIDEZ
Bilbotik, A-8 autobidetik Zornotzako saihesbidea hartu, eta Gernikaraino joan. Bertan, Bermeoko norabidea hartu Busturiraino. Gasteiz eta Logroñotik, Urkiola igaro eta Zornotzarako norabidean jarraitu.

Erantsitako agiriak

Eskola programa didaktikoa (1,69 MB)

Materiala eta estekarak

Gora