Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Lumentza mendia

Itsasertzeko Ekosistemak

Itsasertzeko Ekosistemak

Lumentza mendia, edo “Kalbarioa” ere deitzen zaiona, Lea ibaiaren ahoaren ondoan dago. 115 metroko garaiera du itsas mailaren gainetik, eta Bizkaiko ipar-ekialdean dago, Lekeitioko udalerrian.

Gailurrean hiru gurutze daude, eta bertatik ikuspegi panoramiko ederrak ikus ditzakegu lau puntu kardinaletarantz: Ispaster, Amoroto eta Mendexako mendi hurbilak, Leako ibarra, Kantauriko itsasoa eta San Nikolas-Garraitz uharte gailena eta, mendi-hegalean, Lekeitioko Hiribildua.

Bi sarbide ditu, Dendari kaleko hasieratik edo basilikaren dorrearen oinetik. Ibilbide horiek bidegurutze batean elkartzen dira. Bertan, Doloretako Amaren irudia dago, eta hortik aurrera, gurutzez markatutako bide harriztatua doa, Ostiral Santuko Gurutze Bidea, Kantauriko artadi trinkoaren azpitik.

Bide erdian Lumentzako kobazuloa dago. Bertan, Auriñazienseko kulturaren biztanle historiaurreko aztarnak induskatu zituzten XX. mendeko 30eko hamarkadan Telesforo Aranzadik eta Jose Miguel Barandiaranek. Aztarna horiek Arkeologia, Etnografia eta Historiaren Euskal Museoan daude. Kobaren inguruak bisitatu daitezke, baina jendearentzat itxita dago, ikerketekin jarraitzeko.

Lumentza mendiaren ikuspegia Marierrotako paduratik

Oharrak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: BIZKAIBUS A3512 linea Bilbo-Lekeitio (autobidetik) orduro irteten da. Beste bi linea ere badaude, A3513 eta A3523. Horiek zenbait herri zeharkatzen dituzte, eta 2 eta 4 ordurik behin irteten dira.
ERREPIDEZ
Bilbotik: Gernikatik joan daiteke (A-8, Amorebieta-Etxano saihesbidea eta BI-2238) edo Durangotik (A-8, Durangoko saihesbidea, eta BI-633).

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora