Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Mundaka

Gizakia eta Itsasoa

Gizakia eta Itsasoa

Mundaka ospetsua da batez ere bere ezkerreko olatuagatik. Horrek hainbat surflari erakartzen ditu urtero. Mundakako ibai-ahoko ezkerraldean dago, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren erdian. Naturgune hori padura zabalek eta hareatza handiek osatzen dute. Ibai-ahotik Gernika-Lumora, 12 km-ko ardatzean, milaka hegazti migratzaileri ematen die babes.

Antzinatik, herri honek arrantzan jardun izan du gehienbat, eta arrantzale-kofradia garrantzitsu baten egoitza izan da. Gaur egun, ordea, nabarmen gutxitu da arrantza eta ia ez dago arrantzalerik. Hala eta guztiz ere, Mundakak arrantza-portua dauka, eta horren inguruan zabaltzen da herri osoa. Udalerriko industria-tradizioa murriztuta dago gaur egun, arrain-irina egiteko enpresa bat eta lantegi txiki batzuk besterik ez baitira gelditzen.

Gaur egun, turismoa eta zerbitzuak dira Mundakako ekonomiaren eragile nagusiak, batez ere udan, biztanle-kopurua boskoiztu egiten baita. Izan ere, nazioarteko surf zirkuituaren ohiko egoitzetako bat da. Lehiaketa hori puntuagarria da munduko txapelketan. Udaldia udazkenera arte luzatzen da, surfzaleak orduan heltzen baitira munduan ospetsu egin den Mundakako ezker olatuaren bila.

Ondorioztatu daitekeenez, Mundakako ekonomia itsasoari lotuta egon da beti; lehenago arrantzaren inguruan, eta orain turismoari lotuta, estuarioko bokalearen paisaia ederrari eta ezker olatu ospetsuari esker.

Mundakako portuaren irudia

Oharrak

GARRAIO PUBLIKOA
Euskotren eta Bizkaibusen geltokiek ordu erdian behin funtzionatzen dute lanegunetan, eta orduoro, asteburu eta jaiegunetan.
Trena: Euskotren: Bilbo-Zornotza-Gernika-Bermeo (Tel.:902 54 32 10 / 94 688 03 57) Atxuriko geltokitik irten, edo lotura Boluetako metro-geltokiarekin.
Autobusa: Bizkaibus: A3515 Bilbo–Zornotza-Gernika–Bermeo (Tel.: 902 22 22 65). Hurtado Ametzaga kaletik irteten da, Abando geltokiaren ondotik.
ERREPIDEZ
Bilbotik Gasteiz / Donostia norabidean A8tik Zornotzaraino. Zornotzan Gernikarako norabidean jarraitu BI-635 errepidetik, eta Gernikatik Bermeorako norabidean. BI-2235 errepidetik, Mundaka 13 km-ra dago.
Bilbotik Aireportua-Mungia norabidean BI-631 errepidetik. Mungiatik Bermeoko norabidean BI-631 errepidetik, Bermeotik 3 km-ra dago Mundaka, Gernikako norabidean BI-2235 errepidetik.

Erantsitako agiriak

Munduko bira egin duen olatua. Surfa Mundakan (1,87 MB)

Materiala eta estekarak

Gora