Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Bermeoko portua

Gizakia eta Itsasoa

Gizakia eta Itsasoa

Bermeoren sorrera, merkataritza eta arrantzarako portu garrantzitsu gisa, Erdi Aroan izan zen. XIV-XV mendeetatik aurrera, eta beste portuek lortutako indarraren ondorioz, arrantzan espezializatu zen. 70eko hamarkadan, Bizkaiko arrantza-porturik garrantzitsuenetakoa izan zen, harrapaketei dagokienez. Bermeoko arrantzaleek 11.982,4 tona harrapatu zituzten 1978an, hau da, Bizkaiko harrapaketen %34.

Urte horretan, Bermeoko ontzi-kopurua 247 zen. Dena dela, oso garrantzitsua zen ez bakarrik itsasontzi asko izateagatik, baita arrantzaren kopuru eta motagatik ere. Bermeoko arrantzaleek harrapatutako antxoak Bizkaian arrantzatutako guztien %52 ziren.

70eko hamarkadaren amaieran, arrantza sektoreak atzeraldi handia pairatu zuen. Ondorioz, herritar asko konturatu ziren beste sektoreetan ere lan egin beharko zutela. Hamarkadaren amaierako krisiaren ondorioz, jarduera-aldaketarik nabariena arrantza-sektoretik industria-sektorera gertatutakoa izan zen.

Gaur egun, eta Eusko Jaurlaritzak egindako inbertsioei esker, Bermeoko portuak merkataritzako izaera sendotu du, arrantzan duen ahalmena ere mantenduta. Arrantza-jardueraren garrantzia oraindik gordetzen duen leku bakarrenetako bat da Bermeo. Beraz, Bizkaiko itsasbazterreko arrantza-portu nagusia da; eta harrapaketetan, bigarrena, Ondarroaren atzetik. Biztanle aktiboen ehuneko handi bat arrantza-sektoreari lotutako jardueretan ari da; esaterako, elikagaien industrian, sareak prestatu eta konpontzeko tailerretan, ontzioletan, etab.

Bermeoko Portu zaharraren argazkia

Oharrak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibusen A3515 lineak (Bilbo-Zornotza-Gernika-Bermeo) autobus zerbitzua eskaintzen du udalerrian.
Trena: Euskotren, Bilbo–Bermeo linea.
ERREPIDEZ 
Bilbotik, N-637 errepidea, Aireportura eta Mungiarako norabidean. Behin Derion, BI-631 errepidetik jarraitu.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora