Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

BIMEP-Biscay Marine Energy Platform

Gizakia eta Itsasoa

Gizakia eta Itsasoa

BIMEP (Biscay Marine Energy Platform) itsas energia ikertzeko euskal proiektua da, eta munduan erreferente bilakatu nahi du. BIMEPen azpiegitura itsaso zabalean mugatutako proba-eremua da. Horrek beharrezko elementu guztiak ditu mundu osoko hainbat enpresa garatzen ari diren olatuen energiaren kaptadoreak batu ahal izateko. Horrela, funtzionamendua, fidagarritasuna, errendimendua eta eragiketa-kostuak ikertu ahal izango dituzte. BIMEPek lur-konexioko urpeko kableatua dauka, sortutako energia ebakuatzeko, baita beharrezko azpiegitura osoa ere. Hortaz, enpresek beren teknologia Euskadira ekarri eta BIMEPeko instalazioetan jartzea besterik ez dute egin behar. Beraz, ikerketa aplikatuko gune hau teknologia eta ezagutzarako traktore izango da.Horri esker, aberastasuna eta enplegua sortuko duen sektore berria bihurtuko da itsas energia, eta modu garbian energiaz hornitzeko gai izango da.

BIMEP Armintzako portuaren aurrean egongo da, itsaso zabalean. 4x2 km-ko zabalera osoa dauka, lau buiak mugatzen dute, eta 20 MW arteko gaitasuna izango du. Urpeko lau kableko sistema dauka, bakoitza 5 MW eta 13 kV-ko potentziakoa, eta gehienez 50 eta 90 metro bitarteko sakoneran egongo dira.

Hori dela eta, BIMEPek olatuen energia-kaptadore asko eduki ahal izango ditu aldi berean konektatuta, eta sortutako elektrizitatea berehala eramango da lurrera. Elektrizitate horrekin batera, gailuen funtzionamenduari dagozkion datuak ere helduko dira zuntz optikoko sarearen bidez, Armintzan eraikitzen ari diren ikerketa zentrora. Sare hori ebakuazio elektrikoko kableekin paraleloan zabalduko da. Horrekin guztiarekin, saioei esker, teknologia frogatu eta aurrerapen berriak garatuko dira, besteak beste.

Armintzako irudia airetik

Oharrak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko autobusak Armintzaraino heltzen dira, A3451 linea. Areeta-Armintza.
ERREPIDEZ
Bilbotik BI-631 errepidea hartu Donostia/Mungia norabidean. Sartu N-637 saihesbidetik Mungiako norabidean. Sartu BI-631 errepidera, eta Emerandora heldu aurretik, BI-2101 errepidetik jarraitu, Mungiatik Bakiorantz. 26. kilometroan, Bakioko sarreran, Armintzarako bidea hartu.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora