Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Olabeaga-Zorrotza bidegorria

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Bidegorrien sarea

Bidegorri (Bizikleta bide)

Bizikleta-bide honek 1,5 kilometroko luzera dauka, eta, itsasadarreko ibilguaren paretik, Olabeaga eta Zorrotza auzoak lotzen ditu.

Ibilbidea Olabeaga auzoan hasten da, inguruko ontzigintza-iragana gogora dakarkigun jolasgunearen alboan, hain zuzen ere. Itsasadarraren beste aldean, ordea, Zorrotzaurreko penintsula dago, eta, hurrengo urteetan goitik behera eraberrituko dutenez, ibai-uharte bihurtuko da.

Ibilbidearen hasieratik metro gutxira, Remolcadores Ibaizabal konpainiako Urgozo antzinako andelaren aurriak daude ezkerretara. Edateko uraren 1.800 m3-ko andelari esker, itsasontzi eskatzaileei ur geza hornitzen zizkieten Auntz uharka-atoiontziaren bidez.

Balio naturalistikoei dagokienez, itsasadarreko tarte honetan ez da harritzekoa zenbait ur-hegazti ikustea; esate baterako, ubarroiak, koartzak, koartzatxoak, antxeta mokogorriak eta Cortezeko kaioak. Izan ere, hamarkadak eta hamarkadak eman zituzten itsasadarretik urrun, bertako kutsaduraren ondorioz. Orain, ostera, itzuli egin dira, bertako ingurumena biziberritzean.

Bizikleta-bidea Zorrotzako Untziola kaian amaitzen da. Bilboko auzo horretako erdialdera joateko, zenbait metro lehenago atzean utzi dugun pasabidea hartu ahal izango dugu, Montevideo etorbidearekin bat egiten du-eta. Bestela, Untziola kaitik, Artsenal kaletik eta San Migel plazatik jarraituko dugu, eta, ezkerretara, Hermogenes Rojo kalea hartuko dugu kiroldegiraino.
 

Lekupena

Bilbao

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea Zorrotzaraino: A3115, A3135, A3136, A3337, A3336 eta A3144. Bilbobuseko lineak: A3 (Olabeaga), 18 eta 88 (Zorrotza).

Trena: Bilboko Aldirietako C-1. eta C-2. lineak. Geltokiak: Zorrotzan eta Olabeagan.

ERREPIDETIK
A-8 autopistatik, Sabino Arana etorbidean zehar sartuko gara Bilbon, eta Jesusen Bihotzaren biribilguneraino joango gara. Deusturantz egingo dugu, eta, Euskalduna zubia gurutzatu baino lehen, ezkerretara egingo dugu Olabeagara joateko.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora