Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Bengoetxe baserria

Kultura baliabide nabarmenak - Kultura interesguneak

Kultura interesguneak

Baserri gotiko-errenazentista hau XVI. mendekoa da, Loiuko hirigunearen (Zabaloetxe) eta Loiuko aireportuko Usoaren artean dago kokatuta eta monumentu izendatu zuten 1998. urtean.

Bengoetxe baserria euskal herri-arkitekturako adibide zoragarria da, eta oso interesgarria da ikuspegi historiko zein etnografikotik. Horrez gain, benetako dokumentu materiala ere bada, garai hartako eraikuntzako eta arotzeriako tekniken berri ematen digu-eta. Izan ere, ohol tailatuko itxitura bereizgarriak ditu goiko solairuan.

Egurrezko zutabeen gainean egindako eraikina da, bere oinplanoa angeluzuzena da, bi isurialdeko teilatua dauka eta fatxada nagusia perpendikularrean dago teilatuarekiko.

Gaur egun, jatetxea dago bertan, eta, barruko aldean, antzinako altzariak nahiz lanabesak ditu apaingai.
 

Lekupena

Loiu

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko A2153 linea (Azokako geltokia). Loiuko autobusak: 94 416 62 66

ERREPIDETIK
A8 autopistatik, N-637 errepidea hartu Barakaldoren parean. Arrontegi zubia gurutzatu ondoren, Erandio/Asua 10. irteera hartu eta Loiurantz egingo dugu BI-2704 errepidetik. Eskuinaldeko saihesbidea hartuko dugu, aireporturantz joateko. Loiuko hirigunea (Zabaloetxe) zeharkatu ostean, saihesbidearen kartela ikusiko dugu (Aspaldiko jatetxea), eta, berriro ere, eskuinetara egingo dugu.

Erantsitako agiriak

Bizkaia. Gazteluen, dorretxeen, baserrien eta mitoen bidea. Baserriak (604,37 KB)

Materiala eta estekarak

Gora