Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Sai zuriaren bide berdea

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Bidegorrien sarea

Bidegorri (Bizikleta bide)

Bide berde honek Bizkaiko meatzaritza-iraganera eramango gaitu, Galdamesko meategietatik Sestaoko Benedictako zama-lekuraino burdin mea garraiatzen zuen trenaren antzinako trazatuan zehar.

Ingurune Berdearen esparruan, bizikleta-bide hau Gallartan hasi eta Pobal ingurura iristen da, Abanto-Zierbenako eta Muskizko udalerrietan zehar 10 kilometro inguru egin ostean.

Proposatutako ibilbidea Abanto-Zierbenako Gallarta auzoan hasiko da futbol-zelaiaren alboan, Ezkerraldetik Area hondartzarantz doan bidegorriaren eta Galdameserako adarraren arteko bidegurutzean, hain zuzen ere. Hain zuzen ere, adar hori hartuko dugu. Etorbide Berria kalea zeharkatu ondoren, ibilbideak Meatzaritzaren Museoaren ondoan dagoen Bodovalleko meatzaritza-esparrura eramango gaitu, eta Balastera auzoko Castaños atsedenlekurantz jarraituko du. Atsedenleku horren alboan, eskualdeko meatzaritza-iraganaren zenbait aztarna daude ikusgai, eta, euren artean, mearen zama-lekuen zein garbilekuen aurriak eta kiskaltze-labeak nabarmentzen dira.

Once eta Borja auzoak zeharkatu ondoren (antzinako zama-lekuen aurriak ere badaude bertan), bizikleta-bideak Sobaco tunela gurutzatu eta Muskizko udalerrian sartuko da. Laster, Pobal ingurura helduko gara, eta izen bereko museo-burdinola dago bertan. Burdinola horretara joateko, Galdameserantz jarraitzen duen bide berdetik irten beharko gara eskuinetara bailaran behera doan lurrezko bidetik.
 

Lekupena

Abanto-Zierbena, Muskiz

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea Gallartaraino: A-3323 (Portugalete-Galdames), A-3333 (Gallarta-Santurtzi), A-3336 (Bilbo-Muskiz Urtuellatik), A-3337 (Bilbo-Muskiz N-634 errepidetik), A-3338 (Muskiz-Barakaldo-Areeta), A-3340 (Muskiz-Abanto-Zierbena-Bilbo autopistatik).

Trena: Bilboko Renfe Aldirietako C-2. linea Gallartaraino

ERREPIDETIK
Gallartaraino: A-8 autopistatik, Santanderrerantz joango gara, eta Urtuella/Trapagaran/ Santurtzi Erdia irteera hartuko dugu. Santurtziko erdialderantz joko dugu, eta, ostean, hirugarren irteeratik joango gara Antonio Altzaga etorbiderantz. Biribilgunean, Nocedal auzoranzko irteera hartu eta N-634 errepidetik jarraituko dugu auzo horretarantz. Lehenengo eta behin, ezkerretara egingo dugu Meatzarien etorbidea hartzeko; eta, ostean, Blasco Ibáñez bidea. Futbol-zelaiaren inguruan utziko dugu autoa.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora