Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Santurtzi-Serantes ibilbidea

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Ibilbideak

Ibilbideak

3 inguru kilometroko ibilbide lineal honek Santurtzitik Serantes mendiko gailurreraino eramango gaitu Mamariga auzoan zehar. Inolako zalantzarik gabe, santurtziarrentzako ohiko igoera denez, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko bizilagunentzako ibilaldi saihestezina da Corniteseko erromeriaren egunean. Pazko osteko astelehenean egiten da, eta, gailurrera igo ondoren, txorizoz betetako ohiko ogitxoak jaten dira bertan.

Santurtziko parkean hasiko gara. Bertan, udaletxearen ondoko Sabino Arana kalea hartu eta Mamariga auzorantz joango gara izen bereko kalean zehar. Nafarroa etxaldera heldutakoan, seinaleak aurkituko ditugu bidean. Auzo horretako oinezkoentzako kalea gurutzatu eta Serantes mendiko gailurrerantz doan hormigoizko mendi-biderainoko bidea hartuko dugu.

Serantes mendiko ingurunean, interes kulturaleko zenbait elementu daude ikusgai: XIX. mendean gerra karlistetan eraikitako dorrearen aztarnak edo garai bereko gotorlekuaren aztarnak. Horrez gain, atsedenleku txikia ere badago atonduta gotorleku zaharraren aztarnen ondoan.

Mendi honetako balio naturalei dagokienez, flora-aniztasun zabala eta eskualde mediterraniarreko espezie ugari daudela nabarmendu beharra dago.
 

Lekupena

Santurtzi

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea (A3135: Sestao-Kabiezes), A3142 (Santurtzi-Barakaldo), A3332 (Trapagaran-Santurtzi), A3333 (Gallarta-Santurtzi), A3115 (Bilbo-Santurtzi), A3129 (Lutxana-Gurutzeta-Santurtzi), A3323 (Portugalete-Galdames), A3335 (Muskiz-Sestao) eta A3321(Portugalete-Muskiz).

Trena: Bilboko Renfe Aldirietako C-1. linea. Santurtziko geltokia.

Metroa: Santurtziko geltokian; eta, gero, Mamariga auzorainoko autobusa.

ERREPIDETIK
Santurtzira joateko, A-8 autopistako Santurtzi/Portua irteera hartuko dugu.

Santurtziko turismo bulegoa:
Helbidea: Arrantza Portua 20
Telefonoa: 944.839.494
e-posta: turismo@santurtzi.net
Web orria: http://www.santurtzi.net
Ordutegia: urteko egun guztietan dago zabalik. Ordutegia kontsultatu web orrian.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora