Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Uribe Kostako kostaldeko parke lineala

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Bilboaldeko parkeak

Bilboaldeko parkeak

Uribe Kostako itsasbazterra Bilboaldeko Ingurune Berdeko parkeetakoa da. Horrelako parkeak handi-handiak izan ohi dira, eta hiri inguruetan daude kokatuta. Urbanizatu gabeko eremu horiek balio naturalistiko asko ez badituzte ere, funtsezkoak dira hirien garapenean. Izan ere, atsedenleku moduan erabiltzen dituzte inguru mugakideetako biztanleek.

Parke hau Getxo, Sopelana eta Barrikako udalerrietan dago kokatuta. Arrigunaga hondartzan hasi eta Butroe ibaiko bokaleraino iristen denez, balio naturalistiko handiko paisaia bitxia eratzen du. Izan ere, parke honen zati handiena EAEko Eremu Natural Nabarienen Katalogo Irekian sartu dute (Galea lurmuturra-Barrika). Kostaldeko tarte horretan, gainera, balio kultural handiko zenbait elementu ere badaude ikusgai: Aixerrota, Galeako gotorlekua (Getxo) edo Kurtziako aztarnategi arkeologikoa.

Uribe Kostako Kostaldeko Parke Linealean, Bilboaldeko bizilagunentzako eta, batez ere, udan hurbiltzen diren turistentzako hondartzak, atsedenlekuak, aisialdi-guneak, oinezkoentzako bideak eta bizikleta-bideak daude.

Hiriguneetatik hurbil dagoenez, oso irisgarritasun ona dauka, garraio publikoan nahiz ibilgailu pribatuan joanez gero. Ingurune Berdearen esparruan, Getxo eta Sopelanako udalerrietatik iritsi ahal izango gara bertara.

Lekupena

Getxo, Sopela

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea. Galea lurmuturrara: A3411 Bilbo-Getxo. Zientoetxe 9ko geltokia. Lehenengo eta behin, Aingeruaren etorbidetik eta Gustavo Adolfo Bécquer kaletik joango gara; eta, gero, kostaldeko pasealekuraino.
Atxabiribil-Arrietarara: Bilbotik, Leioara edo Getxora joan beharko gara, eta, bertan, A3451. linea hartu beharko dugu: Areeta-Armintza. Larrabasterrako metro-geltokiaren inguruan dago autobus-geltokia. Udan, Sopelanako Udalak Sopelbus autobus-zerbitzua jartzen du abian hondartzetara joateko.

Metroa:Bidezabalgo geltokia. Galea lurmuturrera joateko, Aingeruaren etorbidetik eta Gustavo Adolfo Bécquer kaletik jarraituko dugu Galeako pasealekuraino. Larrabasterrako geltokian jaitsiz gero, Atxabiribil-Arrietarara joan ahal izango gara Arrietara hiribidean zehar.

ERREPIDETIK
Getxoraino: A-8 autopistan, Leioa/Getxo irteera hartuko dugu. BI-637 errepidetik jarraituko dugu Leioa/Getxo/Plentziarantz, harik eta Getxora heldu arte. Gero, BI-634 errepidetik jarraituko dugu. Ondoren, Bidezabal kalean egingo dugu Aingeruaren etorbiderantz, eta Gustavo Adolfo Bécquer kalea hartuko dugu Galea errepideraino.

Atxabiribil-Arrietararaino: A-8 autopistan, Leioa/Getxo irteera hartuko dugu. BI-637 errepidetik jarraituko dugu Leioa/Getxo/Plentziarantz, harik eta Hego Sopela/Hondartzak irteerara iritsi arte. Orduan, BI-634 errepidea hartuko dugu lehenengo biribilguneraino, eta Arrietara hiribidetik jarraituko dugu. Hurrengo biribilgunean, Arrietararantz joko dugu.

Getxoko turismo bulegoa:
Ereaga hondartza z.g. 48992 Getxo
Posta elektronikoa: infoturismo@getxo.net
Telefonoa: (34) 94 491 08 00

Larrabasterrako turismo bulegoa:
Loiola Ander Deuna z.g. (Larrabasterrako metroaren alboan)
(udan dago zabalik)
Telefonoa: 94 406 55 19 www.sopelana.es

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora