Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Bilboko Burdin Hesia, Larrabetzun

Kultura baliabide nabarmenak - Burdin Hesia

Burdin Hesia

Gaur egun, martxoko asteburu batean, mendiko lasterketa egiten da urtero, eta Burdin Hesiaren aztarnetatik hurbil dauden bideak zeharkatzen ditu (esteka interesgarriak ikusi).

Larrabetzuko udalerrian, babes-egitura honen zenbait aztarna daude Gaztelumendi mendiaren inguruan, Larrabetzuko hiribilduan bertan eta hiribilduaren inguruan.

Gaztelumendiko gailurrean, agintari frankistek Burdin Hesiagatiko batailako garaipena oroitzeko egindako monumentua dago kokatuta, baita ondo zainduta dauden bi metrailadore-hobi eta amaitu gabeko bat ere. Aztarna horiek ikusteko, PR-BI 254 mendiko ibilbidea hartuko dugu Larrabetzun; edo GR 280, Goikoelexalden. Gaztelumendiko magalaren gaineratikoan ere, beste aztarna batzuk daude kokatuta, baina askoz zailagoa da aurkitzea.

Erdialdetik hurbil, Goikoelexaldera doan espaloiaren ezkerraldean, 25 metroko hormigoizko horma dago. Fusiletarako saieterak ditu, eta zerrategirako horma moduan erabiltzen dute. Gotorleku honen beste aztarna batzuk ere badaude Sarrikolea auzoan, eta, bertan, hormigoizko metrailadore-gunea dago baserriko hormetako batean, saieterak dituen hormaren alboan, hain zuzen ere.
 

Lekupena

Larrabetzu

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea, A3631 (Bilbo-Galdakao-Larrabetzu), A3223 (Bilbo-Larrabetzu) eta A2151 (Areeta-Larrabetzu). Loiuko autobusak: 94 416 62 66.

ERREPIDETIK
Bilbotik, Deustuan N-637 errepidea (Txorierriko barnebidea) hartuko dugu Donostiarantz, eta Lezama-Larrabetzuko 25. irteeran utziko dugu. 

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora