Kultura baliabide nabarmenak - Burdin Hesia
Burdin Hesia
Orain dela 75etik gora urte, gerra odoltsua hasi zen, eta indarkeria handiz astindu zuen gure lurraldea: gerra zibila. Gaur egun, oraindik ere, Bilboko Burdin Hesia osatzen zuten gotorleku militarren aztarnak daude ikusgai.
Armada frankistak jarri zion izen hori, benetako izena “Bilboko Hesia” edo "Bilboko Defentsa Hurbila" bazen ere. Beraz, babes-lerro militarra zen, eta lehenengo Eusko Jaurlaritzak sortu zuen, Bilbo eta inguruak defendatzeko asmoz.
Burdin Hesiaren trazatua kostaldean hasten zen, eta honako udalerri hauek zeharkatzen zituen: Zierbena, Abanto, Muskiz, Galdames, Gueñes, Sodupe, Gordexola, Okondo, Laudio, Arrankudiaga, Ugao-Miraballes, Arrigorriaga, Galdakao, Larrabetzu, Gamiz-Fika, Mungia, Loiu, Gatika, Laukiz, Urduliz, Berango, Sopelana eta, hesiaren amaieran, Getxo eta Barrika.
Ugao-Miraballesko udalerrian, babes-egitura honen zenbait aztarna daude Iturrigorrialde eta Beretza auzoen artean. Zollorako saihesbidearen alboan, BI-625 errepidetik, auzo-bide asfaltatua hasiko da, eta, Iturrigorrialdeko etxeen artean gorantz egin ostean, “Burdin Hesiko” zenbait gune gotorturen aurrien artean erdi-magaletik doan bidezidorra hartuko dugu.
Ugao-Miraballes
GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea Ugao-Miraballeseraino: A3632, A3622, A3613, A3918, A3641, A2611, A3919, A3920, A3928 eta A3929.
Trena: Renfe Aldirietako C-3. linea.
ERREPIDETIK
Bilbotik, A-8 autopista utzi eta A-68 hartuko dugu. Gero, Arrigorriaga/Ugao-Miraballesko irteeran utziko dugu. BI-625 errepidetik jarraituko dugu Ugaorantz, harik eta Zolloranzko saihesbidera iritsi arte. Horren aurrean, aparkalekua aurkituko dugu.