Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

PR-BI 100 ibilbidea. Meategi eta korten ibilbidea

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Ibilbideak

Ibilbideak

15 inguru kilometroko ibilbide zirkular honek Ganekogorta eta Pagasarri mendietako magalak zeharkatuko ditu, eta udalerriko interes etnografikoko zenbait elementu ezagutzeko aukera emango digu; esate baterako, Mentetxu nahiz Zamaia meategiak eta kortabasoak, hau da, ganadua aldi batean gordetzeko erabiltzen zituzten lur-zati biribil zedarrituak.

Ibilbide honek bi aldaera ditu: PR-BI 100.1 eta PR-BI 100.2.

PR-BI 100.1, Tontorra: Azordoiaga auzotik, Artiba auzoa ezagutu ahal izango dugu. Horretarako, Alonsotegiko udalerriko gailur txikienetara igo behar izango gara lehendabizi: Tontorra (439 m). Mendiko ibilbide lasai-lasaia da, eta Meategi eta Kortabasoen Ibilbidearekin bat egiten du Pilipaondoko kortabasoaren erdi-erdian.

PR-BI 100.2, Zamaia: saihesbide txiki honek antzinako Zamaia meategiko sarrera-sima ikaragarrira eramango gaitu, eta Kadagua ibaiko ikusmira zoragarria eskainiko digu Kobatxuko begiratokitik. Era berean, Gongeda mendiko magaletako haritz motz harrigarriak ere ikusi ahal izango ditugu bertatik.
 

Lekupena

Alonsotegi

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea: A3341, A3342 eta A3343; Lasao kaleko geltokian, udaletxearen alboan.

Trena: Feve Irauregiko geltokia. Erdiko kalea hartu eta udaletxeko plazaraino joango gara. Horretarako, BI-3651 errepidea zeharkatu beharko dugu (Lasao kalea).

ERREPIDETIK
A-8 autopistan, Balmasedako irteera hartuko dugu. Ondoren, BI-636 errepidea hartu eta handik gutxira utziko dugu Alonsotegi/Zorrotzako irteeran. Basurtu-Kastrexana errepidetik jarraituko dugu, harik eta Alonsotegiko udaletxeko plazaraino iritsi arte.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora