Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Upo mendiko pagadia

Naturagune nabarmenak - Baso autokotonoak eta garrantzi bereziko zuhaitzak

Baso autoktonoak

Pagadi hau Upo mendiko hegoaldeko magalean dago kokatuta San Segismundo baselizaren alboan, 450 metroko altuerara, gutxi gorabehera. Pagadiaren azalera 7 hektareatik gorakoa bada ere, horren %5 baino ez dago Bilboaldeko Ingurune Berdearen barruan kokatuta, Galdakaoko udalerrian. Pagadi gaztea da, eta dehesen antza dauka, ingurunea atsedenleku moduan erabiltzen da-eta.

Antzina, bertoko espezieek osatutako baso zabalez beteta zeuden mendietako magalak: pagoa, artea edo gaztainondoa. Gainera, oso-oso ohikoa zen merkatariek eta mandazainek gaur egun bere horretan dauden bideak zeharkatzea. Dena dela, baso zoragarri horiek atzera egin dute urteen joan-etorrian, ikatza zein egurra lortzeko erabili dituztelako eta apurka-apurka urbanizatu egin dituztelako. Euren ordez, pinuen eta eukaliptoen sailak landatu dira apurka-apurka. Zorionez, gaur egun, oraindik ere badugu bertoko basotxoez gozatzeko aukerarik, eta Upoko pagadia da horren adierazgarri.

Baso horretara joateko, honako udalerri hauetatik irten ahal izango gara: Arrigorriaga (Moiordin industrialdetik), Usansolo (Lekubaso urtegitik) edo Ugao-Miraballes (Uriondo edo Saldarian auzoetatik).
 

Lekupena

Galdakao, Zeberio

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea Arrigorriagaraino (Severo Otxoa 13) eta Galdakaoraino (Usansolo).

Trena: Renfe Aldirietako C-3 lineako Arrigorriagako eta Ugao-Miraballeseko geltokiak. Euskotreneko Usansoloko geltokia.

ERREPIDETIK
Arrigorriaga parean, BI-634 errepidea utzi eta Moiordin industrialderako saihesbidea hartuko dugu. Handik 2 kilometrora, harrobia igarotakoan, bihurgune itxi batean, legarrezko mendi-bidea hartuko dugu eskuinetara, Upo (ezkerretarako) eta Artanda (eskuinetara) mendien artean kokatutako leporaino igotzeko.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora