Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Bilboko Burdin Hesiaren museoa

Ekipamenduak - Museoak

Museoak

Berangoko erdialdeko Berangoeta gelako erakusketa-aretoan dago kokatuta, eta udalerriko elementu interesgarri ugari daude inguruan; esate baterako, udaletxea, Santo Domingo Guzman eliza eta Otxandategi iturria.

Zentro horretan, erakusketa grafikoak, materialak eta tresnak daude ikusgai (jantziak, gutunak eta gerretan erabilitako ekipoa). Eurei esker, gerra zibilean babes militarrerako erabilitako funtsezko elementuaren jatorria eta funtzionamendua ulertu ahal izango ditugu: Bilboko Burdin Hesia.

Handik hurbil, Sopelana eta Berango arteko mugan kokatutako Murrikolanda mendigune txikian, Bilboko burdin hesiaren aztarnak daude ikusgai. Bertara iristeko, Berangoko hilerrian hasten den GR 280ko Munarrikolandako Trikuharrien Ibilbideko seinaleak hartuko ditugu kontuan.

Datu interesgarriak
Erakunde sustatzailea: Berangoko Udala
Laguntzailea: Sancho de Beurko Elkartea
Helbidea: Simon Otxandategi 64, Berango.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 eta 17:00-20:00.
Telefonoa: 946 682 143
Web orria: http://www.berango.net/es-ES/Turismo/Cinturon-Hierro/Paginas/default.aspx
e-posta: burdinhesia@berango.org

 

Lekupena

Berango

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea: A3422 Areeta-Berango (udaletxearen ondoko geltokia). A3451 Areeta-Armintza (Sabino Arana 24ko geltokia).

Metroa: Berangoko geltokia.

ERREPIDETIK
Bilbotik, A-8 autopista hartu eta BI-637 errepidetik jarraituko dugu Getxoraino. Getxo/Berango irteera hartu eta BI-634 errepidetik irtengo gara lehenengo biribilgunean. Sabino Arana kaletik jarraitu eta eskuinetara egingo dugu Simon Otxandegi etorbidetik. 

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora