Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Zugaztietako meatzerien herrixka

Kultura baliabide nabarmenak - Kultura interesguneak

Kultura interesguneak

Auzo hau industrializazioaren ondorioz sortu zen, eta meatzaritzako historia bizia da. Lehenengo barrakoiak eraikitzean 1827. urtearen inguruan sortu bazen ere, 1877koa dela esan beharra dago, eta, gaur egun ere, iragan meatzari hurbileko elementu adierazgarri ugari daude ikusgai.

Ekonomatoa. Zugaztietako ekonomatoa 1904. urtean ireki zuten kapital patronalaren bidez, eta inguruko handiena izan zen. Bertan, kontsumorako era guztietako artikuluak eskaintzen zizkieten meatzari kideei (ogia, indabak, patatak, xaboia...). Oraindik ere, hormako inskripzioa dago erakusgai.

Sindikatuak. Meategiak ustiatzean, lehenengo elkarteak sortu ziren meatzarien bizi-baldintzen hobekuntzak aldarrikatzeko. Elkarte horiek politikoak (sindikatuak, herriko etxea) eta erlijiosoak ziren (Leon XIII elkartea), eta euren lokalak Zugaztietako plazan daude oraindik.

Egurrezko etxeak. Meatzarientzat bat-batean egindako behin-behineko lehenengo eraikinak izan ziren, meategietako ustiapena bera ere behin-behinekoa zen-eta. Jatorriz, etxebizitzek sukaldea eta gela bakarra zituzten, eta, bertan, langileak baldintza osasungaitzetan bizi ziren pilatuta. Orain dela gutxi, Bizkaiko Foru Aldundiak etxe horietako bat atondu dute bisitatu ahal izateko, Meatzaritzaren Museoarekin sinatutako hitzarmenaren bidez.

Orkonerako etxebizitzak. Familia birentzako etxeen multzoak dira, eta hiruzpalau ilaratan daude antolatuta. Batzuek etxebizitza bakoitzerako aparteko sarrerak dituzte, eta goiko solairukoek kanpoko eskailera dute fatxada-atalera atxikita. Orconera konpainiarenak ziren, meatzariei alokatzen zizkien eta alokairua soldatatik kentzen zien.

Zugaztietako meatzarien ospitalea. Orain dela gutxi eraitsi dute, eta Matamoros ospitalea ere esaten zioten. Hasiera batean, sorospen-etxe moduan eraiki zuten, Gallartan meatzarientzat egin berri zuten ospitalearen osagarri (1880). 1896. urtean, ospitale bihurtu zen, eta premiazko kasuak tratatzen zituzten bertan. Beste ospitaleak bezala, meategietako oinaldean zegoen kokatuta, zaurituak ahalik eta azkarren eramateko.
 

Lekupena

Valle de Trápaga-Trapagaran

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea. A3333. linea. Santurtzi-Zugaztieta. Trapagaraneraino: A3141.linea.

Funikularra: Funikularra Trapagaranen hartu eta Larrainetaraino joango gara. Larrainetan bertan, Zugaztietara eramango gaituen autobusa hartuko dugu.

Trena: Renfe aldiriak, C-2 linea, Trapagaraneraino. 

ERREPIDETIK
Bilbotik, A-8 autopista hartu eta Zierbana-Gallartatik irtengo gara. Gallartatik jarraituko dugu Campillo industrialderantz. Gero, eskuinetara utzi eta Zugaztietara igoko gara errepide berritik.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora