Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Zugaztietako meatzak

Naturagune nabarmenak - Geologia interesguneak

Geologia interesguneak

Larraineta eta Zugaztieta meatzari-guneen artean dauden lakuak, argi eta garbi dago jatorri antropogenikoa dutela, “Mame” failako Matamoros esparruko meatzaritza-ustiapenaren ondorioz eratu zirelako.

Atari zabaleko meategiak ziren, eta, bertan behera utzitakoan, urez bete ziren lurpeko urak azaleratzean. Horrez gain, buztin asko zeudenez, askoz errazagoa izan zen banalerroetatik drainatutako ura metatzea.

Lakuen ondoan, mahaiak, eserlekuak eta erretegiak dituen atsedenlekua dago bisitarien gozamenerako.
 

Lekupena

Valle de Trápaga-Trapagaran

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea. A3333 Santurtzi-Zugaztieta, eta A3141, Trapagaraneraino.

Trena: Renfeko Bilbo-Muskiz linea.

Funikularra: Trapagaranetik Larrainetara. Larrainetatik autobusa dago Zugaztietaraino.

ERREPIDETIK
Bilbotik, A-8 autopista hartu eta Zierbena-Gallartan irtengo gara. Gallartatik, Campillo industrialderantz joko dugu. Gero, eskuinetara utzi eta Zugaztietara helduko gara errepide berritik.

Erantsitako agiriak

Peñas Negras. La Arboledako putzuak. (830,92 KB)

Materiala eta estekarak

Gora