Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

El Abra-Getxoko kirol-portua.

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Portuak

Portuak

Abra-Getxoko kirol-portua 1997. urtean sortu zuten, eta Ereaga hondartzaren alboan dago kokatuta, Getxoko hirigunetik hurbil-hurbil.

Portu honetan, sarbide askeko 827 amarretarako lekua dago, eta era guztietako zerbitzuak nahiz ekipamenduak eskaintzen dizkie erabiltzaileei: konponketa, ura, elektrizitatea, garabia eta zaintza, besteak beste. Hala ere, udalerriko gainerako portuen aldean, zenbait denda eta zine-areto dituen aisialdi-zentroa dauka alboan. Instalazio horien artean, Aquariuma ere badago.

Horrez gain, Europako itsasaldiak ere iristen dira portu honetara.
 

Lekupena

Getxo

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea. Bilbotik,  A3411 Bilbo-Getxo.

Metroa: Neguriko geltokia.

ERREPIDETIK
A-8 autopistan, Leioa/Getxotik irtengo gara. BI-637 errepidetik jarraituko dugu Leioa/Getxo/Plentziarantz, harik eta Getxoraino heldu arte. Ondoren, Asua-Avanzadarantz egingo dugu. Arriluze eta Ibarra Markesaren pasealekutik jarraituko dugu aparkalekuraino.

Bizkaiko Portuetako Lurralde Zerbitzua
Elcano 3
48011 Bilbo
Telefonoa: 944 031 321
Telefonoa: 944 031 323

Erantsitako agiriak

Getxo. Turismoa (1,42 MB)

Materiala eta estekarak

Gora