Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Arkeologi museoa. Bizkaia

Ekipamenduak - Museoak

Museoak

Mallonako eskaileretan dago kokatuta, Unamuno plazaren ondoan, XIX. mendearen amaierako eraikin ederrean, hain zuzen ere. Hasiera batean, eraikin hori tren-geltokia izan zen, baina 1994an bertan behera utzi zuten. Ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak eraikina zaharberritu eta handiagotu egin zuen, Bizkaiko Arkeologi Museoa egiteko.

Museoan bertan, honako hauxe dago erakusgai: Bizkaian egindako zenbait indusketatako material eta tresnen bilduma handiak eta indusketa horiei buruz egindako agiriak eta azterketak. Museoa bisitatuz gero, Bizkaiko historia ezagutu ahal izango dugu historiaurretik Aro Modernora arte.

Museoan, jende guztiarentzako eta ikasleentzako bisitaldi gidatuak daude, eta elbarri fisikoentzako sarbide egokituak ditu, baita arropa-zaindegia ere.

Bestetik, erakusketak eta bisitaldi gidatuak ez ezik, museoak interes kulturaleko jarduerak ere antolatzen ditu aldian-aldian (hitzaldiak, prestakuntza-jardunaldiak...), baita bisitaldi monografikoak ere.

Arkeologi Museotik metro gutxira, Unamuno plazan bertan, Euskal Museoa dago kokatuta, Euskal Museo Arkeologiko, Etnografiko eta Historikoa, alegia.

Datu interesgarriak:
Erakunde sustatzailea: Bizkaiko Aldundia
Helbidea: Mallona bidarriak 2. Bilbo
Ordutegia: Astelehenetan, itxita.
Lanegunetan: goizez, 10:00-14:00; eta, arratsaldez, 16:00-19:30.
Igande eta jaiegunetan: goizez, 10:30-14:00.
Telefonoa: 944 040 990 / 944 040 991
Web orria: http://www.bizkaia.net/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=4571
e-posta: arkeologimuseoa@bizkaia.net
 

Lekupena

Bilbao

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Metroa: Alde Zaharreko geltokia.

ERREPIDETIK
Bilboko udaletxearen eta Areatza parkearen artean dagoen Zingira kaleko aparkaleku publikoa.
 

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora