Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Bizkaia Zubia

Kultura baliabide nabarmenak - Kultura interesguneak

Kultura interesguneak

Getxoko Areeta eta Portugalete lotzen dituen zubi esekia Bizkaiko lan zibil handiena da inolako zalantzarik gabe, munduan egindako lehena izan zen-eta. Bere ospeak hainbat eta hainbat bisitari erakartzen ditu urtero, eta honaino hurbiltzen dira, lan honen handitasuna zuzen-zuzenean miretsi ahal izateko. 2006. urtean, UNESCOko Munduko Ondarearen Batzordeak Gizadiaren Ondare izendatu zuen.

Zubi hau Alberto de Palacio y Elissague arkitekto bizkaitarrak diseinatu zuen, eta 1893. urtean ireki zuten. Oso garrantzitsua izan zen, itsasontziak zubiaren azpitik igarotzen direlako eta bidaiariak nahiz ibilgailuak garraiatzen dituelako bere ontzitxo esekian. 45 metroko altuera eta 160 metroko luzera ditu.

1999. urtean zaharberritu zuten, eta, gaur egun, badago goiko pasabidera igotzerik eta Abrako ikusmira zoragarriez gozatzerik.
 

Lekupena

Portugalete, Getxo

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea: Portugaletera (A3115 eta A3151) edo Getxora (A3414 eta A3411).

Trena: Renfe aldiriak, C-1 linea, Portugaleteko geltokia.

Metroa: Portugaleteko geltokia. Areetako geltokia.

ERREPIDETIK
Bilbotik, N-637 errepidetik joango gara Getxoraino; eta, ondoren, BI-637 errepidetik. Asua-Avanzadako irteera hartu eta Areetarantz joango gara.

Bilbotik Portugaletera joateko, A-8 autopista hartuko dugu Santanderrerantz. Portugaleteranzko 126B irteera hartuko dugu lehendabizi; eta Pando kaleranzko 127B irteera, ondoren. Horrela, Portugaleteko gune historikora helduko gara.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora