Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Santa Ageda galtzada

Kultura baliabide nabarmenak - Kultura interesguneak

Kultura interesguneak

Santa Ageda galtzada Erdi Aroan Deabruaren zubitik (Kastrexana) Santa Agedan zehar Ugarte auzoraino zihoan bidean zegoen kokatuta. Ugarten, bide hori banatu egiten zen, eta Portugalete zein Trapagaranerantz abiatzen zen. Kostaldeko Ibilbideko Santiago bidearen barruan dago kokatuta, hain zuzen ere.

Galtzadaren zabalera erregularra 2,20 eta 2,40 metro artekoa da, eta oso ondo bereizitako hiru gune ditu. Alboetako lauza leun, lau eta handiek zoladura zedarritu eta eutsi egiten diote, eta gurdiak bertatik igarotzen ziren. Erdi-erdian, uharri oneko adarra ere badago bideko trazatuaren parean, eta uharriok bertikalean daude jarrita, gurdizainek gida moduan erabili zitzaten. Adarraren eta muturretako lauzen artean dagoen betegarrian, errekarriak dira nagusi, eta, euren antolaera irregularragoa denez, zamarientzat errazagoa zen handik ibiltzea.

Gaur egun, zenbait tartetan indusitako galtzadaren zati bat baino ez dago agerian, gehienetan asfaltatutako errepidearekin bat egiten duelako.
 

Lekupena

Barakaldo

Datu interesgarriak

Barakaldoko Urgozo auzotik iritsi ahal izango gara galtzadara Kostaldeko Ibilbideko Donejakue bidean zehar.

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Urgozo auzoraino, Bilbobuseko 88. linea. Auzo honetatik gertu: Bizkaibuseko zenbait linea, A3342, A3343 eta A3341.

Trena: Feve (Kastrexanako geltokia).

ERREPIDETIK
A-8 autopistan, Balmasedako irteera hartu eta BI-636 errepidetik jarraituko dugu. Handik gutxira, Alonsotegi/Zorrotzako irteera hartuko dugu.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora