Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Ereaga hondartza

Naturagune nabarmenak - Hondartzak

Hondartzak

Ereaga harea fineko eta 882 metroko luzerako hondartza da. Oso sarbide onak ditu, eta oso ondo komunikatuta dago, Getxoko erdialdetik hurbil-hurbil dago-eta.

Horrez gain, era guztietako zerbitzuak ere badaude bertan: eserlekuak, mahaiak, aparkalekua, komunak, dutxak, umeentzako jolasguneak...

Ereagan bertan ere, oso ohikoa da era guztietako kirol-jarduerak egitea; esate baterako, surfa, kite-surfa, hondartza-boleia, hondartza-futbola…

Hondartza honen ondoan, Getxoko Turismo Bulegoa dago kokatuta, eta urteko egun guztietan dago zabalik. Bertan, udalerriko eta erkidegoko gune interesgarriei buruzko informazio turistikorako zerbitzua dago bisitarientzat, baita erreserba-zerbitzua ere: ostatu xarmangarriak, belaontzian egindako ibilbideak, ikustaldi antolatuak, taxiz egindako ibilbide turistikoak...

Bizkaia zubia Algortako Portu Zaharrarekin lotzen duen bidegorria dago, eta hondartza honetara eroso-eroso iristeko aukera emango digu.
 

Lekupena

Getxo

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea: A3411 Bilbo-Getxo, A2151 Areeta-Larrabetzu eta A3338 Muskiz-Barakaldo-Areeta.

Metroa: Neguriko geltokia.

ERREPIDETIK
A-8 autopistan, Leioa/Getxotik irtengo gara. BI-637 errepidetik jarraituko dugu Leioa/Getxo/Plentziarantz, harik eta Getxoraino heldu arte. Ondoren, Asua-Avanzadarantz egingo dugu. Arriluze eta Ibarra Markesaren pasealekutik jarraituko dugu aparkalekuraino.

Getxoko turismo bulegoa:
Ereaga hondartza z.g. 48992. Getxo
Posta elektronikoa: infoturismo@getxo.net
Telefonoa: (34) 94 491 08 00

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora