Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Meñakoz hondartza

Naturagune nabarmenak - Hondartzak

Hondartzak

Harrizko senaia eder honek 400 metroko luzera dauka, eta Uribe Kostako kostaldeko itsaslabar bereizgarrien artean dago txertatuta, Sopelana eta Barrika arteko udal-mugan. Meñakoz hiriguneetatik urrun dago, eta nudismoa egin daiteke bertan. Hondartzara iristeko, arranpa maldatsuan behera egin beharra dago.

Hondartza honetan, gainera, oso ohikoa da surf egitea, snorkel egitea eta kostaldean zehar osteratxoak ematea. Dena dela, inolako zalantzarik gabe, ingurunea eta ilunabar zoragarriak dira bertako erakargarri handienetakoak. Izan ere, tokian tokiko zein nazioarteko argazkilari asko Meñakozeraino hurbiltzen dira argazkiak ateratzeko.

Non dagoen kontuan hartuta, inguruko gainerako hondartzetan baino zerbitzu eta ekipamendu gutxiago daude bertan. Hala ere, aparkalekua, dutxa eta iturria daude.

 

Lekupena

Sopela, Barrika

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bilbotik, Leioara edo Getxora joan beharko gara, eta, bertan, A 3451. linea hartu beharko dugu: Areeta-Armintza. Ander Deuna baselizaren inguruan dago geltokia.

ERREPIDETIK
A-8 autopistan, Leioa/Getxo irteera hartuko dugu. BI-637 errepidetik jarraituko dugu Leioa/Getxo/Plentziarantz. Gero, BI-634 errepidea hartuko dugu Plentziarantz, eta Loiola Ander Deunatik jarraituko dugu, harik eta Meñakoz Bideko bidegurutzeraino heldu arte.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora