Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Zeberitxa jauregia

Kultura baliabide nabarmenak - Kultura interesguneak

Kultura interesguneak

Eraikin eder hau XVII. mendekoa da, eta gaur egun Bilbon dauden hiru jauregi barrokoetakoa da. 1980. urtean, monumentu izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta babes bereziko elementua da, interes kultural zein arkitektonikoa du-eta.

Sarrera bereizgarrian, erdi-puntuko hiru arku daude zutabe sasi dorikoen gainean. Fatxadan, ordea, ertzetako armarriak nabarmentzen dira. Antza denez, armarria ezkerretara begira badago, sasiko seme aitortua zen; eta, eskuinetara begira badago, seme legitimoa. Horrez gain, armarrietako baten ondoan, eguzki-erlojua ere badago ikusgai.

Gaur egun, ez da inor bizi eraikin honetan, eta eskoratuta dago, segurtatuta egon dadin.

Hasiera batean, oinetxe hau Bilboko hiribildua eta Urduñako hiria lotzen zituen errege-bidean zegoen kokatuta, eta bide hori Gaztelako Erresumako bidaiariek zein merkatariek zeharkatzen zuten itsasora bidean.

Inguruan, Seberetxe auzoan, interes kulturaleko garbilekua eta XVI. mendeko Asua baserria ere ikusi ahal izango ditugu. Baserri hori Bilboko zaharrenetakoa da, bertan egindako zenbait lanen ondorioz egitura aldatu badiote ere.

Seberetxetik, osteratxo zirkular ederra egin ahal izango dugu Bolintxu ibairaino, bertan behera utzitako harrobietara eramango gaituen Zumadi bidean zehar. Harrobiko eskuinetara dagoen mendi-bidean behera egingo dugu erriberako basoraino. Aurrerago, bidegurutzera iritsitakoan, Pagasarrirako saihesbidea utziko dugu ezkerretara, eta eskuineko bidetik jarraituko dugu Buiako errepideraino, ibaiko ibilguaren paretik.
 

Lekupena

Bilbao

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bilbobuseko 50. linea (azken geltokia, Buia).
Geltokitik, oinez joan beharko gara jauregiraino, Seberetxerako errepidera (Seberetxebidea kalea) doazen eskailera maldatsuetan zehar.

ERREPIDETIK
Bilbotik, Abusu auzora joango gara Zamakola kalean zehar. Biribilgunean, lehenengo irteera hartuko dugu eskuinetara. BI-3723 errepidetik jarraituko dugu Buiarantz. Auzoan sartu eta parkearen alboan utziko dugu autoa. Seberetxera oinez igo beharko gara Seberetxebidea kalera doazen eskaileretatik.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Zeberitxa jauregia

Gora