Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Arraizko artelatzak

Naturagune nabarmenak - Baso autokotonoak eta garrantzi bereziko zuhaitzak

Baso autoktonoak

Artelatza (Quercus suber) hosto iraunkorreko zuhaitza da, eta 25 metrorainoko altuera dauka. Bere funtsezko ezaugarria azal lodi-lodia da, eta kortxoa erauzten da bertatik. Artadi kantauriarra garatzen den lekuetan dago kokatuta. Bizkaian, hiru udalerritan baino ez dago: Bilboko Arraiz mendian, Lemoizko Armintza inguruan eta Markina-Xemeinen.

Bilboko Arraiz mendiko artelatzek ez dute benetako basoa eratzen, ale gutxiko populazioa baizik. Hori dela eta, balio handia dute artapenari begira. Horrez gain, Asturiasen mendebalderago dauden artelatzen eta Landetan nahiz Iparraldean Frantziako hego-mendebaldean dauden artelatzen arteko lotunea ere badira.

Artelatz berezi horiek bisitatzeko, Bilboko Arraiz auzora hurbildu eta gora doan bidezidorra hartu beharko dugu mendebalderantz, Armulaza-Maspilzako jarraibideak kontuan hartuta.
 

Lekupena

Bilbo

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Sarbide hurbilena Bilboko Betolaza eta Peñaskal auzoetan dago kokatuta:
Bilbobuseko 27. linea (Betolaza)
Bilbobuseko 77. linea (Peñaskal)

ERREPIDETIK
Arraizeraino igotzeko, Bilboko Errekalde auzora iritsi beharko gara lehendabizi. Gero, Gordoniz kaletik jarraituko dugu lehenengo; eta, gero, Armotxabide kaletik, harik eta jatetxeen gunera heldu arte.
 

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora