Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Malmasingo gotorlekua

Kultura baliabide nabarmenak - Kultura interesguneak

Kultura interesguneak

Burdin Aroan (K.a. lehenengo milurtekoan), burdina aurkitu eta erabiltzen hasi ziren. Hori dela eta, burdina zerabilten erkidegoak euren kokalekuak ere hasi ziren aldatzen, herrixka gotortuak eraiki zituztelako gorago zeuden eremuetan.

Malmasingo gotorlekua, hori baieztatzen duen indusketarik egin ez den arren, herrixka gotortu horietakoa izango litzateke, defentsarako zenbait egitura zentrokide eta hobiak daudelako izen bereko mendiko tontorraren inguruan, Arrigorriagan.

Bertan, bizilagun indigenak bizi izan ziren K.a. IV. mendetik K.o. I. mendera arte. Gizarte horrek nekazaritzan zein abeltzaintzan lan egiten zuen arren, meatzaritzan nahiz metalgintzan ere baziharduen.

PR BI 15 mendiko ibilbideak (Arrigorriagako Haitz Gorriak) Malmasingo hegoaldera eramango gaitu, eta, bertatik, gailurreraino igo ahal izango gara bertan dauden aztarnak mirestera. Gailurretik, ikusmira panoramiko ezin ederragoaz gozatuko dugu, eta, inolako zalantzarik gabe, kokagune horren balio estrategikoaren adierazgarri da erabat.

Lekupena

Arrigorriaga

Datu interesgarriak

 GARRAIO PUBLIKOA
Gotorlekura iristeko, oinez egin beharko dugu bidea. Hurbiltzeko, honako garraio publiko hau erabili ahal izango dugu:
- Metroa: Boluetako edo Basauriko geltokiak
- Trena: Bilbo-Urduña linea (Ollargango geltokia)
- Autobusa: Bilbobuseko 50. linea (Buiako geltokia) eta Bizkaibuseko A3632 linea (Atxukarroko geltokia) eta A3622 linea (Basozelaiko geltokia)

ERREPIDETIK
Aparkaleku hurbilena Arrigorriagako Ollargan auzoaren gainean, Montefuerteko parkean kokatutako atsedenlekukoa izango litzateke.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora