Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Larreinetako funikularra

Kultura baliabide nabarmenak - Kultura interesguneak

Kultura interesguneak

Trapagarango erdialdetik, udalerriko goiko aldera (Larreineta, Zugaztieta eta Barrionuevo auzoetara) igo ahal izango gara oso garraiobide berezia den Larreinetako Funikularrean. Izan ere, plano inklinatuaren antz-antzekoa da.

1926. urtean eraiki zuten Francisco Guinearen zuzendaritzapean, goiko aldeko auzoetan kokatutako meatzaldea eta Trapagarango erdialdea lotzeko.

Trazatua eta azpiegitura bera ez ezik, beheko eta goiko aldeko geltokietako bi eraikinak ere nabarmendu behar dira. Diego de Basterrak egin zituen estilo neoeuskaldunean, eta akabera ezin ederragoak dituzte. Makinen gela Larreinetako geltokian dago, ordea.

Urteen joan-etorrian, garrantzi handiko baliabidea da udalerriko goiko aldeko auzokoetako bizilagunentzat, baita erakargarri turistiko handia ere, Zugaztietako ingurunea eta, oro har, Metropolialdeko Meaztegi Berdea Parkea ezagutzeko asmoz bertara hurbiltzen diren guztientzat.

2014. urtean, Eusko Jaurlaritzak Ondare Kultural moduan sailkatu zuen Multzo Monumentalaren kategorian.

Lekupena

Trapagaran

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Trapagaranera heltzeko, zenbait garraiobide erabili ahal izango ditugu. Gero, Funikular kaleko 30ean kokatutako funikularra hartu ahal izango dugu bertan.
- Autobusa: A3332 eta A3141, funikularreko sarreraraino. A3331, A3333, A3336, A3338 eta A3144, Trapagarango erdialderaino.
- Trena: RENFEko aldirietako C-2 lineako Trapagarango geltokia.

ERREPIDETIK
A-8 autobidean, 126B irteera hartuko dugu Trapagaranerantz. Lehenengo eta behin, BI-3739 errepidea hartuko dugu erdialderaino; eta, gero, BI-3755, funikularreraino.
Trapagarango erdialdera iristeko, N-634 errepidea hartu beharko dugu.
 

 

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora