Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Lamiakoko ibarra

Naturagune nabarmenak - Hezeguneak

Hezeguneak

Lamiakoko Ibarra Bilboko itsasadarraren ezkerraldeko ertzean dago, Udondo eta Gobela ibaiak elkartzen diren gunean. Antzina hedadura handia izan zuen hezegunearen adierazgarri txiki bat da. Izan ere, padura-ingurunea zen hori, gaur egun ia arrastorik geratzen ez de arren. Lamiakoko padurak Astrabuduakoekin elkartzen ziren, balio biologiko handiko multzoa osatuz.

bere izena euskal mitologiari lotuta dago, izan ere, Barandiaranen adierazi zuen bezala, Lamiakoren esanahia ibai-ertzetan bizi den pertsonaia mitologikoa diren “Lamien lekua” da.

XIX. mendearen hasieraraino ez zen ia inor bizi gune horretan, baserri solte batzuk besterik ez zeuden. Padurak eta hareatzak zituzten lur komunalak ziren, eta mareek eragin handia zuten bertan. 1856. urtean Maximo Agirre merkatari bilbotarrak lurrak saldu egin zituen, “landu gabeko hareatza“ gisa. Atseden-leku bihurtu zen, eta hipodromoa, futbol-zelaiak, usakume-tiroa, poloa eta aerodromo bat ere zeuden bertan. Hori guztia XX. mendearen hasieran desagertu egin zen.

Lamiakoko Ibarra enklabe paregabea da, Bilboko itsasadarra bezalako erabat humanizatuta dagoen ingurune batean, non betetako padura-zati txiki horrek oraindik ere hezeguneetako hainbat landare izaten jarraitzen duen. Ihidi, lezkadi, sahasti eta lokazti horietan hegazti limikolo ugari daude, adibidez txirriak, kuliskak edo txirritxoak. Neguan bisitari gehiago izan ohi ditu, Europako Iparraldetik Afrikarantz doazen hegazti migratzaile askorentzat atseden-lekua delako. Guztira 167 hegazti-espezie inbentariatu dira (Arriskuan dauden Espezieen Euskal Zerrendako 39). Bere aberastasuna, berezitasuna eta ahalmena direla medio, Lamiakoko Ibarra Euskadiko Hezeguneen Inbentarioaren barnean dago hartuta (III. taldea).

Lekupena

Lamiako, Leioa.

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA

Autobusa: Bizkaibusen A2161 linea eta Leioabus, geltokia Lamiakon izanik.
Metroa: 1. linea, Lamiakon geltokia duena.

ERREPIDETIK

BI-634 errepidetik Leioako udalerria gurutzatzen duen BI-637 errepideraino. Udondorako eta Lamiakoko Ibarrerako irteera hartu.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora