Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Areako hondartza eta dunak

Naturagune nabarmenak - Geologia interesguneak

Geologia interesguneak

Geologia Interesdun Lekuak (GIL), balio geologiko handiko elementuak daude. Euskadin inbentariatutako 150etatik 59 daude Bizkaian; eta haietako batzuk, Areatza hondartzan.

Areako Hondartza eta Dunak GIL 94k 960 metroko luzerako hondartza eta itsasgoran 9 Ha eta itsasbeheran 34 Ha dauzkan gainazala ditu osagai. Bizkaiko mendebalde-mendebaldean dago kokatuta, Muskizko eta Zierbenako udalerrien artean, hain zuzen ere. Behe Kretazeoko kareharriek eta margokareharriek osatutako itsaslabarrak ditu mugakide (Gazteluko lurmuturra eta Luzero lurmuturra).

XX. mendearen hasieran, Somorrostro inguruko meatzaritzako ustiapena ikaragarria izan zenez, burdin ugari iritsi zen estuariora. Hori dela eta, tonu ilunekoa da hondartzako harea.

Dunak hondartzatik 10,4 Ha haratagoraino iristen dira, Barbadun itsasadarreko bokaleraino. Oso duna garrantzitsuak dira, Bizkaiko kostaldeko duna aktibo bakarrak direlako.

Ingurua industriako azpiegituren eta presio antropikoaren eraginpean dagoenez, bertako aberastasun naturalaren zati bat galdu da. Gaur egun, ordea, oso ondo artatuta dago, Bizkaiko Foru Aldundiak 80ko hamarkadatik egindako eta gaur egun ere bere horretan iraundako lanengatik. Urtero, borondatezko lanak ere egiten dira, bertako ingurumena hobetzeko asmoz.

Lekupena

Muskiz eta Zierbena

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA

Autobusa: Bizkaibuseko linea hauek: A-3321 Portugalete-Muskiz, A-3335 Sestao-Muskiz, A-3338 Muskiz-Barakaldo-Areeta, A-3336 Bilbo-Muskiz (udan) eta A-3337 Bilbo-Muskiz (udan).

Trena: aldirietako C2 lineak geltokia dauka Muskizen, eta bidegorriak Muskiz bera lotzen du hondartzarekin. Udan, tren-geltokia eta Muskizko hondartza lotzen dituen autobusa dago.

ERREPIDETIK
Bilbotik edo Donostiatik, A8 autobidea hartuko dugu Santanderrerantz, eta Muskiz-Areatza Hondartzatik irtengo gara. Errepide horretatik jarraituz gero, aparkalekua aurkituko dugu Areatza hondartzatik metro gutxira.
 

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora