Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Errestalekuko haizeola

Kultura baliabide nabarmenak - Kultura interesguneak

Kultura interesguneak

Haizeolak izan ziren burdin mea metal bihurtu zuten lehenengo instalazioak. Ondoren, erremintak, tresnak, armak... egiteko erabiltzen zen metal hori. Labe soilak ziren, atari zabalean zeuden kokatuta eta, bertan, mea zein egur-ikatza nahastu eta erre egiten zituzten mea urtu ahal izateko. Horretarako, ahalik eta onura handiena atera behar zieten haizeei, putz egitean errekuntzak beharrezkoak ziren goi-tenperaturak lortu zitzan (1000ºC baino gehiago). Bizkaian, gaur arte, 170 haizeola baino gehiago daude inbentariatuta, eta, euretatik, 10 daude Bilbon. Oro har, haizeolek zepak baino ez dizkigute utzi, hau da, mean ustiatu ezin diren aztarnak, oso labe gutxiren egiturak daudelako zutik.

Errestalekuko haizeola Arraizetik Pagasarrira igotzeko ohiko bidearen alboan dago kokatuta. Burdinola bera metodo arkeologikoaren bidez indusi dute, eta badirudi XI. mendekoa dela gutxienez. Beraz, agerikoa da burdin mearen erauzketa eta eraldaketa oso ohikoak zirela Bilboko antzinako bizilagunen artean, hiribildua bera sortu aurretik ere bai.

Burdinola horietan lan egiteko, ahalegin ikaragarria egin behar zen, lehengaiak lortzeko (ikatza eta mea) eta burdina bera lantzeko. Izan ere, ezpurutasunak garbitzeko, gori-gori zegoen burdina jo behar zen mazoaz. Hori dela eta, iraultza teknologikoa izan zen ibaien indarra hauspoei eta mailuei eragiteko energia-iturri moduan erabiltzea.

Lekupena

Bilbo

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Burdinolaren aztarnetara iristeko, oinez joan beharko gara Arraiz auzotik. Izan ere, ez dago kokaleku horretarainoko garraio publikorik, eta sarbide hurbilenak Bilboko Betolaza zein Peñaskal auzoetan daude kokatuta. Bertara heltzeko, Bilbobuseko linea hauek erabili ahal izango ditugu:
27. linea (Betolaza)
77. linea (Peñaskal)

ERREPIDETIK
Arraizera joateko, Bilboko Errekalde auzora iritsi beharko gara. Lehenengo eta behin, Gordoniz kaletik joango gara; eta, gero, Armotxabidetik, harik eta jatetxeen eremura heldu arte.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora