Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Galdakaoko ortu ekologikoak

Ekipamenduak - Aisialdirako ortu ekologikoak

Aisialdirako ortu ekologikoak

2014. urtean, Galdakaoko Udalak “Aisialdirako ortu ekologikoak” ekimena jarri zuen abian udalerriko biztanleentzat. 40-50 m2-ko 26 lur-zati dira, eta Egia inguruan daude kokatuta. Udalak ekimen hori sortu zuen, udalerriko bizilagunek gero eta interes handiagoa zutelako baratzezaintzaren eta kontsumo osasungarriaren inguruan. 2011. urtean, hain zuzen ere, Galdakaoko garapen jasangarria sustatzeko neurri moduan ere proposatu zen.

Honako hauexek dira ekimen horren helburuak: aisialdirako eskaintza dibertsifikatzea, laborantza zein produktu ekologikoen kontsumoa sustatzea eta betiko laborantza-jarduna balioestea.

Jarduera horretako parte-hartzaileek udaleko teknikarien aholkularitza jasotzen dute. Horrez gain, udalak berak nekazaritzari buruzko ikastaroak zein hitzaldiak ere antolatzen ditu aldian-aldian.
 

Lekupena

Galdakao

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa:
Udaletxearen inguruko geltokitik, Errekalde bidean zehar iritsiko gara baratzeetara.
Bizkaibuseko lineak: A2611, A3631, A36341, A3642, A3911, A3911, A3912 eta A3930.
Euskotren:
Bilbo-Bermeo linea eta Bilbo-Donostia linea.

ERREPIDETIK
BI-625 errepidea hartuko dugu Galdakaoko udaletxearen ingururaino, eta, gero, Egia auzorantz joko dugu Errekalde bidetik.
 

 

Erantsitako agiriak

Aisialdiko ortu ekologikoei buruzko arautegia (6,56 MB)

Materiala eta estekarak

Gora