Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Basakoetxeko San Sebastian eta San Fabian baseliza

Kultura baliabide nabarmenak - Kultura interesguneak

Kultura interesguneak

Oinplano angeluzuzeneko eraikina da, harlangaitzezko hormak ditu, bere estalkia bi isurialdekoa da eta gurutzea dauka goiko aldean. Sarreran, egurrezko sei zutaberen gainean dagoen hiru isurialdeko arkupe zoragarriak eguraldi txarretik babesten ditu bisitariak. Barrura sartzeko ateak adreilu gorrizko ateburuak ditu, eta santu zaindarien zein Ama Sortzez Garbiaren irudiak daude barruko aldean.
Arrankudiaga-Zollon oso sustraituta dagoen erromeria uztaileko bigarren igandean egiten da, eta antzinako bizilagunak idi-gurdian igotzen ziren bertan kokatutako tabernaraino.

Horrez gain, aratusteen aurretiko igandean, “Kanporamartxo eguna” egiten da. Egun horretako ohitura da mendira igotzea eta “txitxiburduntzia” egitea.
 

Lekupena

Basakoetxe auzoa, Arrankudiaga-Zollo.

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Ez dago Basakoetxe auzora garraio publikoan joaterik. Arrankudiagatik igo ahal izango gara, bertara Bizkaibuseko linea eta Bilbo-Urduña trena iristen direla kontuan hartuta.

ERREPIDETIK
Aparkaleku hurbilena Basakoetxe auzoan bertan dago. Bertara iristeko, BI-625 errepidea hartu eta "Ustara" saihesbiderantz joko dugu.

Materiala eta estekarak

Gora