Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Sondikako ibilbide osasungarriak

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Ibilbideak

Ibilbideak

Ibilbide Osasungarriak hurbileko eta eguneroko ibilbideak dira, eta bizimodu osasuntsua eta aktiboa sustatzea dute helburu. Egunero gutxienez 30 minutu ibiltzea gomendatzen da, eta horrek onura asko ekartzen ditu.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Mugiment programa jarri du abian, herritarrak bizimodu sedentarioan harrapatuta ez geratzeko hainbat jarduera sustatuz. Ekintza horietako bat ibilbide osasungarriak sortzea da, adibidez Sondikako hiri-ibilbideak.

Udalak sustatu duen ekimenak 7 ibilbide sortu ditu, zailtasun-maila desberdinekin, ibilbide errazena 30 minutukoa eta zailena 2 ordu eta 45 minutukoa izanik. ibilbideetan informazio-panelak daude, ibilbide bakoitzaren mapa orokorra eta ezaugarri teknikoak adieraziz. Ibilbide bakoitzari kolore-kode bat jarri diote. Metalezko balizek jarraitu behar den noranzkoa adierazten dute, ibilbide bakoitzaren kolore-kodearen arabera.

Ibilbideak Arestiko bidetik hasten dira, udala inguratzen duen parkean, non informazio-panel bat dagoen.

Lekupena

Sondika

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA

Autobusa:
Bizkaibusen hainbat lineak eramaten gaituzte Sondikara (A3511, A3517, A3518). Hurbilen dauden geltokietatik udaletxera joan, eta bertan edozein ibilbide aukera daiteke.

Trena:
Euskotren. Bilbao-Lezama linea, Sondikan geltokia duena. Mitxiene kalean, udaletxetik 10 minutu ingurura.

ERREPIDETIK

N-637 errepidetik Sondikarako 16. irteeraraino. Errekagane kaletik herrigunera joan. Udaletxe inguruan aparkatu daiteke.

Erantsitako agiriak

Sondikako ibilbideen gida-mapa (834,8 KB)

Materiala eta estekarak

Gora