Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Abanto- Zierbeneko ibilbide osasungarriak

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Ibilbideak

Ibilbideak

Ibilbide Osasungarriak hurbileko eta eguneroko ibilbideak dira, eta bizimodu osasuntsua eta aktiboa sustatzea dute helburu. Egunero gutxienez 30 minutu ibiltzea gomendatzen da, eta horrek onura asko ekartzen ditu.

Osasun Sailak Mugiment programa jarri du abian, herritarrak bizimodu sedentarioan harrapatuta ez geratzeko hainbat jarduera sustatuz. Ekintza horietako bat ibilbide osasungarriak sortzea da, adibidez Abanto-Zierbenako Tipi-Tapa ekimena.

Ekimen horretan, Abanto-Zierbenako udalak sei ibilbide osasungarri egokitu ditu. Eskaintza zabala da, 6 ibilbide horietatik errazenak 20 minutuko ibilbidea du, eta ibilbide luzeena ordu eta 45 minutukoa da. Ibilbideetan azalpen-panelak daude eta udalerriko kanpoaldean bidegurutzeak behar bezala seinaleztatuta daude.

Ibilbideak udalerriko hainbat gunetan dauden mantentze-aparatuekin konbinatzeko eta osatzeko aukera ere badago (adibidez Las Carreras edo Sanfuentes).

Lekupena

Abanto- Zierbena

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA:
Autobusa: Bizkaibus, A3340 linea (Bilbao-Abanto Zierbana-Muskiz).
Trena: Renfe C-2 Abando-Muskiz, geltokiak Gallartan eta Putxetan.

ERREPIDETIK:
Abanto-Zierbenara iristeko A-8 autobidea hartzen da Gallarta/N-634/Las Carreras irteera arte. Irten eta 3 kilometro bete baino lehen Abanto-Zierbenara iritsiko gara.
 

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora