Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Abanto- Zierbeneko ortu ekologikoak

Ekipamenduak - Aisialdirako ortu ekologikoak

Aisialdirako ortu ekologikoak

2015eko udaberrian, Abanto-Zierbenako Udalak udalerriko hiri-ortu ekologikoen programa jarri zuen abian.

Ekimen horren helburua anitza da: batetik, lurreko fruituak ereiteko eta lortzeko eremu publikoa jartzea udalerriko bizilagunen esku; bestetik, aisialdirako zein ongizaterako aukera eskaintzea; eta, azkenik, naturaren errespeturako balioak sustatzea.

50 m2-ko 21 ortu dira, eta Gallartako Prebentzio Gunean daude kokatuta (erabilera anitzeko eraikin bihurtutako meatzarien antzinako ospitalean), tokiko landare-haztegiaren inguruan, hain zuzen ere.

Lur-zatiak 2 urtez erabili ahal izango dira gehienez ere, eta baratzezaintza ekologikoko tekniken bidez erein beharko dira.

Lekupena

Abanto Zierbena

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: A3333, A3336 eta A3338 lineak. Meatzariaren etorbidea 6ko geltokian jaitsiko gara. Bertatik, oinez joan ahal izango gara.

Trena: RENFEko aldirietako C-2 linean joango gara Gallartaraino. Gero, 20 minutu inguruko ibilbidea egin beharko dugu oinez.

ERREPIDETIK
A-8 autobidean, Gallartaranzko irteera hartuko dugu. Meatzaritzaren Museoaren inguruan, Buenos Aires auzorantz joko dugu, Kotarro auzoa kalean zehar. Gero, Prebentzio Gunea Eraikitzeko Instituturantz joango gara.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora