Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Santurtziko ortu ekologikoak

Ekipamenduak - Aisialdirako ortu ekologikoak

Aisialdirako ortu ekologikoak

2013. urtean, Santurtziko Udalak hiri inguruko ortuen proiektua abian jarri zuen bertako herritarrentzat. Horretarako, laborantzarako lur-zatiak atondu zituen Serantes mendiko magaletan (55 m2-ko 18 lur-zati eta mugikortasun urrikoentzako 4 laborantza-mahai). Lur-zatiok erabiltzeko epea lau urtekoa da gehienez ere.
Proiektuaren osagarri, ikastaroak eta aholkularitza ere eskaintzen zaizkie lur-zati horietako erabiltzaileei. Horrez gain, oso proiektu arrakastatsua izan denez, 50 lur-zati gehiago eraikitzeko bigarren fasea abian jarriko duten ari dira aztertzen.
Ortuen helburua anitza da: soziala, ekonomikoa, pedagogikoa, terapeutikoa eta ingurumen-arlokoa.

Lekupena

Villar auzoa, Santurtzi

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko linea hauek Kabiezesera hurbilduko gaituzte:
A3151, A3323 eta A3335. Geltoki horretatik, 15 minutu inguruko ibilbidea egin beharko dugu oinez Pajares kaletik.
Trena: Bilbo-Santurtzi norabideranzko C1 lineako Santurtziko geltokia. Bertatik, 30 minutu inguruko ibilbidea egin beharko dugu oinez.
Metroa: Kabiezeseko geltokia. Plazatik, Pajares kalea hartuko dugu Villar auzoraino iristeko. 15 minutu inguruko ibilbidea egin beharko dugu oinez.

ERREPIDETIK
A-8 autobidean, Santurtzirako irteera hartuko dugu, eta Villar auzorantz joango gara San Jorge futbol-zelaian zehar, harik eta Begoñako Andra Mariaren egoitzaren ingurura iritsi arte. Hiri-baratzeak egoitza horren alboan daude kokatuta.

Erantsitako agiriak

Santurtziko udalaren lursailetan jarriko diren hiri baratzeei buruzko ordenantza (264,5 KB)

Materiala eta estekarak

Gora