Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Orconerako Bidegorria

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Bidegorrien sarea

Bidegorri (Bizikleta bide)

4 km inguruko luzera duen bidegorri/bide berde honek Trapagaran eta Orconerako (Ortuella) ingurua lotzen ditu. Erretuertotik (Barakaldo) Zugaztietako (Trapagaran) meatzeetara zihoan Franco-Belga konpainiaren meatze-trenaren trazaduratik doa ibilbidea.

Bide Berdea Ugarte auzoko (Trapagaran) goialdetik abiatzen da, Hegoaldeko Saihesbide Metropolitarreko (Supersur) ordainleku berriaren inguruan. Bertan, aparkatzeko eremu txiki bat egokitu da. Tarte batzuetan % 12ra arteko aldapa badago ere, 2 bizikleta-errei (3 m-ko zabalerakoak guztira) eta oinezkoentzako eremu bat (2,5 m-ko zabalerakoa) dituen bidegorri eroso bat da. Ibilbidean zehar, meatze-tren zaharrak zeharkatzen zituen 7 tunel igaro behar dira. Denek argia eta presentzia-detektagailuak dituzte.

Gainera, zuhaitzak, eserlekuak, mahaiak eta iturriren bat dituzten 3 atseden-eremu daude. Bertan, indarrak berritzeko aukera izateaz gain, inguruko mendietako burdinari esker sortu ziren ezkerraldeko herrien ikuspegi ederrez goza daiteke.

Orconerako zabortegiaren inguruetan, tarte egokitua amaitu egiten da. Orconerako errepidetik beste 2 km inguru egin ondoren, Gallartako (Abanto-Zierbena) Campo Diego auzoan dagoen Euskal Herriko Meatzaritzaren Museora iritsiko gara.

Bide Berde honekin, Bizkaiak 50 km baino gehiago ditu antzinako trenbide-trazadurei lotutako ibilbide mota hauetan.

Lekupena

Trapagaran, Abanto-Zierbena

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA:
Zenbait garraiobide daude Trapagaranera iristeko.

- Trena: Renfe Aldiriak: C-2 linearen Trapagarango geltokia. Geltokitik, N-634 errepidea hartu behar da Gipuzkoa kalean, Barakaldorako norabidean, Ugarte industrialdeko biribilguneraino. Bertan, bide berdearen seinaleak aurkituko ditugu.
- Bizkaibus: A3336 eta A3141 lineak; geltokia hurbileko Ugarte auzoan dago. Puntu honetan, N-634 errepidea hartu behar da Ugarte kalean, Trapagaranerako norabidean. Bertan, bide berderako sarbidea adieraziko digu kartel batek.

ERREPIDETIK:
A-8 autobidetik, Trapagaranerako eta Megapark merkataritzagunerako 124. irteera hartu behar da. Ondoren, N-634 errepidea hartu behar da Ugarte industrialdeko biribilguneraino. Bertan, bide berderako sarbidea markatuta dago. Bidegorriaren hasierako puntuaren ondoan, aparkatzeko eremu txiki bat aurkituko dugu.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora