Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Bilboko defentsa-lerroa

Kultura baliabide nabarmenak - Burdin Hesia

Burdin Hesia

Bilboko bigarren defentsa-lerroaren edo zenbait egilek “Heriotzaren Hesia” deitzen dutenaren trazadura iparraldetik ipar-ekialdera kokatutako goialde orografikoek osatzen zuten: Artxanda mendiak, Santo Domingok, Santa Marinak, Banderas gotorlekuak, Ganguren mendiak.
Santo Domingo/Iturritxualde mendiaren inguruko gailur-lerroan, bigarren defentsa-lerro horren aztarna batzuk geratzen dira oraindik, hala nola Artxandatik hurbil dagoen San Roke ermitaren inguruko mendi-hegaletan zehar kokatutako lubakiak (borroka odoltsuak izan ziren bertan) eta Iturritxualde mendian zehar kokatuta dauden lubakiak (bertan, Bilboko eraztun berdetik bezalaxe, parapetoak ikus daitezke). (GR228).
Inguru horretara, Artxandatik edo Santo Domingotik irits daiteke, bisitatu nahi den eremuaren arabera. Nolanahi ere, biak oso hurbil daude.
Artxandatik, San Roke ermitarantz abiatuko gara San Roke bidetik, eta ermitaren inguruko mendi-hegalean oraindik bereizten diren lubakiak ikusiko ditugu. Ermitatik, haize-errota (“aixerrota”) ikus daiteke. Inguru hori ere borroka-eremua izan zen Gerra Zibilean.
Santo Domingon, Bilbon hasten den Eraztun Berdeko GR228 bidetik jarraituko dugu León jatetxeraino. Horretarako, autoz joan gaitezke Santo Domingoko gaineraino, eta, aparkatu ondoren, dauden ibilbideak balia ditzakegu harana eta lubakiak ikusteko. Bestela, Bilbotik Iturritxualde mendiaren tontorrera igo gaitezke GR228 bidea hartuta. Bertan, egituraren bat edo beste aurkituko dugu.

Lekupena

Bilbo, Sondika, Galdakao

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA

Autobusa. Bizkaibus. A3521. Bilbo-Santa Marina Ospitalea. Irteera Aiala Kantzilerraren kalean, El Corte Inglés-en ondoan. Bertatik, oinez joan behar da GR228 bidea hartzeko.
Funikularra. Funikular plaza. Artxandatik irtetean, San Roke Biderantz abiatuko gara ermitara iritsi arte.

ERREPIDETIK

Bilbotik Artxandara joateko, Bilboko erdialdean Colon de Larreategui kalea hartu behar da Buenos Aires kalerantz. Halaber, Zumalacarregui Etorbidea eta BI-625 errepidea har daitezke Begoñako Andra Maria kalerantz. Halaber, Ibarsusi-Santo Domingo/BI-631 errepidea har daiteke Zabalbidetik, eta BI-3741 errepiderantz abiatu.

Erantsitako agiriak

Sancho de Beurko elkartea: El Cinturón de Hierro de Bilbao (451,93 KB)

Materiala eta estekarak

Gora