Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

PR-BI 101 ibilbidea. Haitz Zurietako ibilbidea

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Ibilbideak

Ibilbideak

9,2 kilometroko ibilbide zirkular honek Barakaldo zein Alonsotegiko udalerriak, Sasiburu mendizerra eta Haitz Zuriak kareharrizko karsta zeharkatu eta erromes-tradizio handiko baselizak lotzen ditu (Santa Ageda, Santa Kiteria eta San Antolin).

Ibilbide honetako abialekua Alonsotegi bada, Irauregi auzoko San Antolin baselizatik irtengo gara. Bertatik, Zamundi meatzaritza-auzo zaharreraino doan bidea hartuko dugu, eta Santa Kiteria baselizak emango digu ongietorria. Gero, Sasiburu eta Arroletza mendiguneetarantz joko dugu, eta bailarako ikusmira zoragarriak miretsi ondoren, Santa Ageda baselizaraino jarraituko dugu. Ostean, izen bereko galtzadan behera egingo dugu, abialekura itzultzeko.

Ibilbide horren aldaera dago, PR-BI 101.1, alegia, eta Kadaguako ibaia zeharkatzen du.
Aldaera hau Akatxa mendian zehar hurbilduko da Haitz Zurien bihotzeraino, eta, bertan, atseden hartu eta formazio karstiko zoragarriak miretsi ahal izango ditugu. Bertatik, santutxoaren gurutzearen ondotik igaro ondoren, PR-BI 101 ibilbidearekin bat egingo dugu, eta bi aukera izango ditugu: mendigunea oso-osorik zeharkatzea edo Zamundi auzoan behera egitea.
 

Lekupena

Alonsotegi, Barakaldo

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea: A3341, A3342 eta A3343.

Trena: Feve. Irauregiko geltokia.

ERREPIDETIK
A-8 autopistan, Balmasedako irteera hartu eta BI-636 errepidetik jarraituko dugu. Handik gutxira, Alonsotegi/Zorrotzako irteeran utzi eta Basurtu-Kastrexana errepidetik jarraituko dugu, harik eta Alonsotegiko plazaraino heldu arte. Erdiko kalean, eskuinetara egingo dugu, Irauregira iritsi arte.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora