Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Santurtziko arrantza-portua

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Portuak

Portuak

Gaur egungo arrantza-portua XX. mendearen hasierakoa da, eta bertako lanak 1912. urtean amaitu zituzten. Dena dela, inolako zalantzarik gabe, Bizkaiko udalerri honetako arrantza-tradizioa askoz behinolakoagoa da. Era berean, oso garrantzitsua ere izan da marinel santurtziar askok portuko gidari moduan garatutako lana. Izan ere, itsasontziei laguntzen zieten itsasadarrean sartzen eta bokalean kokatutako hareazko barradera arriskutsua saihesten.

Inolako zalantzarik gabe, baxurako flota handiena zeukaten portu bizkaitarretakoa izan zen Santurtzi. Bertan, hain zuzen ere, sardina eta txitxarroa harrapatzen zituzten, besteak beste. Izan ere, Bizkaiko udalerri honen irudia portuan lan egiten zuten emakume sardina-saltzaile eta saregileekin lotuta dago oraindik.

Portuaren inguruan, interes kulturaleko zenbait eraikin eta elementu bisitatu ahal izango ditugu; esate baterako, Oriol jauregia (XIX. mendea), Arrantzaleen Kofradia zaharberritu berria (1916) (Agurtza Arrantzaren Interpretazio Zentroa da gaur egun), Santurtzi Itsasoa Interpretazio Zentroa eta Karmengo Andra Mariaren omenezko monumentu adierazgarria (1907).

 

Lekupena

Santurtzi

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko A3151. linea, Santurtzi-Bilbo (autopistatik).

Metroa: Santurtziko geltokia.

Trena: Renfe Aldiriak, C-1 linea, Santurtzi-Bilbo.

ERREPIDETIK
A-8 autopistan, Urtuella/Trapagaran/Santurtzi Erdirantz egingo dugu, harik eta Santurtziko Erdialdeko irteera hartu arte. Biribilgunean, lehenengo irteera hartuko dugu Antonio Alzaga etorbiderantz, harik eta hurrengo biribilgunera heldu arte. Bertan, bigarren irteera hartuko dugu Jose Migel Barandiaran kalerantz, eta bertatik jarraituko dugu Santurtziko parkerantz. Bertan, izen bereko kaletik joango gara porturaino.

Santurtziko turismo bulegoa
Arrantza-portua 20
Santurtzi (Bizkaia) 48980
Espainia
Tel.: 94 483 94 94
Faxa: 94 483 69 59
turismo@santurtzi.net

Bizkaiko Portuetako Lurralde Zerbitzua
Elcano 3
48011 Bilbo
Telefonoa: 944 031 321
Telefonoa: 944 031 323

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora