Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

La Galeako sinklinala

Naturagune nabarmenak - Geologia interesguneak

Geologia interesguneak

Euskadiko gainazalaren zati handiena jalkin-haitzen gainean dago oinarrituta, hau da, ibaiek herrestan eramandako eta/edo itsasora modu kimikoan hauspeatutako harri-zati txikiak jalkitzean eratutako haitzak dira.

Hasiera batean, haitz horiek horizontalean atondu ziren, baina gero milioika urtetan zehar desitxuratu eta tolestu egin ziren (orogenia alpinoa), plaka europarra eta plaka iberikoa izeneko lurrazal-xaflak hurbildu zirenean. Ekialderago joanez gero, hurbilketa horren ondorioz sortu ziren Pirinioak.

Galean bertan, itsasotik, batez ere, tolestadura-gune horien erdialdea ikusi ahal izango dugu, V formako morfologia daukan Galeako sinklinala, alegia.

Lekupena

Getxo

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea: A3411 (Bilbo-Getxo) eta A3413 (Bilbo-Getxo-Azkorri) (Aingeruaren etorbidea 18ko geltokia).

Metroa: Bidezabalgo geltokia.

ERREPIDETIK
A-8 autopistan, Leioa/Getxo irteera hartuko dugu. BI-637 errepidetik jarraituko dugu Leioa/Getxo/Plentziarantz, harik eta Getxora heldu arte.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora