Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Bolintxuko haltzadia

Naturagune nabarmenak - Baso autokotonoak eta garrantzi bereziko zuhaitzak

Baso autoktonoak

Bolintxu ibaiko eta elikagai dituen erreken ibilguaren ondoan, galeria-basoaren orban handiak daude, eta bertako espezie nagusia haltza da (Alnus glutinosa). Espezie-aniztasun handiko habitat babestua da, hain zuzen ere.

Haltzak ez ezik, honelako zuhaitz ugari ere badaude bertan: lizarrak (Fraxinus excelsior), ahuntz-sahatsak (Salix caprea), zuhandorrak (Cornus sanguinea) eta, batez ere, hurritzak (Coryllus avellana). Era berean, zuhaitz-ale ikusgarriak ere badaude: haritzak (Quercus robur), gaztainondoak (Castanea sativa) eta gorostiak (Ilex aquifolium), besteak beste. Zuhaitz-espezie horiekin batera, itzalpea ematen dioten beste zuhaixka-espezie batzuk eta liana ugari ere agertzen dira.

Buia edo Seberetxetik, osteratxo zirkular ederra egin ahal izango dugu Bolintxu ibairaino. Seberetxen, Zumadi bidea hartuko dugu bertan behera utzitako harrobietaraino. Harrobiko eskuinaldean beherantz egiten duen mendi-bidea hartu eta erriberako basora hurbilduko gara apurka-apurka. Aurrerago, bidegurutzera iristean, ezkerretara utziko dugu Pagasarrirako saihesbidea, eta eskuineko bidezidorretik jarraituko dugu Buiarako errepideraino, ibaiko ibilguaren paretik.
 

Lekupena

Bilbao

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bilbotik Buiara, Bilbobuseko 50. linea (azken geltokia, Buia). Seberetxeraino, oinez joango gara geltokitik, eskailera maldatsu eta auzo-errepidean zehar.

ERREPIDETIK
Bilboko erdialdetik, Abusu auzora joango gara Zamakola kalean zehar. Biribilgunera iristean, lehenengo irteera hartuko dugu eskuinetara. BI-3723 errepidetik jarraituko dugu Buiarantz. 

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora