Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Pastorekorta mendia

Naturagune nabarmenak - Gailur nabarmenak

Gailur nabarmenak

Pastorekorta mendia (486 m) Nerbioi-Ibaizabal eta Kadagua bailarak banatzen dituen Ganekogorta mendigunean dago kokatuta. Izan ere, Pastorekorta Landa lepo txikiak banatzen du Pagasarri menditik.

Bere izena gaztelaniako eta euskarako hitzen elkarketa da, eta antzina bertan garatutako artzaintzaren adierazgarri da. Toponimoak “pastor” (artzaina) eta “korta” hitzak ditu osagai. Kortak edo kortabasoak basoan eta zelaian ganadua babesteko erabiltzen zuten lur-sail biribil zedarrituak ziren.

Sarbide nagusia Bilbokoa da, eta Pagasarrin zehar egiten da (Igertu). Dena dela, badago Bolintxun zehar Buia auzotik ere igotzerik; edo Arrigorriagatik eta Ugao-Miraballesetik, PR-BI 16 mendiko ibilbide laburrean zehar.
 

Lekupena

Arrigorriaga

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bilbobuseko zenbait linea. Igertutik (BIlbao) hurbilen dauden autobusak: 76. linea (Iberdrolaraino) eta A8. linea (Ametzola-San Justo). Buiatik (Bilbao) hurbilen dagoena: 50. linea.
Bizkaibuseko zenbait linea Arrigorriagaraino eta Ugao-Miraballeseraino: A3632, A3622, A3613, A3918, A3641, A2611, A3919, A3920, A3928 eta A3929.

Trena:Renfe aldiriak Bilboraino (Ametzola), Arrigorriagaraino eta Ugao-Miraballeseraino.

ERREPIDETIK
Igerturaino (Bilbo): Igertuko aparkalekuraino iristeko, Zabalburu plazatik Juan de Garay kalean zehar igoko gara San Adrianerantz, eta autopista gaineko zubia gurutzatuko dugu. Gero, Iberdrolako eraikinaren ezkerraldetik egingo dugu gorantz, eta “Pagasarriko bidea” hartuko dugu Igerturaino.

Buiaraino (Bilbo): Bilboko erdialdetik, Abusu auzora joango gara Zamakola kalean zehar. Biribilgunean, lehenengo irteera hartuko dugu eskuinetarantz. BI-3723 errepidetik jarraituko dugu Buiarantz.

Arrigorriagaraino: Bilbotik joanez gero, A-8 autopista utzi eta A-68 hartuko dugu. Gero, Arrigorriagan irtengo gara.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora